Toki o Kakeru Shōjo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Toki o Kakeru Shōjo
Jatorria
Argitaratze-data 2006
Jatorrizko izenburua 時をかける少女
Jatorrizko hizkuntza japoniera
Jatorrizko herrialdea Japonia
Ezaugarriak
Genero artistikoa zientzia-fikzio filma, romance anime and manga Itzuli, zientzia-fikzioko komikia, film erromantikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 100 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The Girl Who Leapt Through Time Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mamoru Hosoda Itzuli
[[Kategoria:Mamoru Hosodak Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Satoko Okudera Itzuli
Yasutaka Tsutsui Itzuli
[[Kategoria:Satoko Okuderak Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Yasutaka Tsutsuik Itzuli idatzitako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Jungo Maruta Itzuli
[[Kategoria:Jungo Marutak Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Madhouse Itzuli
[[Kategoria:Madhousek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Takeshi Yasuda Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Kiyoshi Yoshida Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Tokio
Argumentu nagusia Denbora bidaia
Historia
Jasotako sariak Animation Kobe Theatrical Film Award
Kanpo loturak

Toki wo Kakeru Shōjo (japonieraz: 時をかける少女?, 'denboraren bidez jauzi egiten zuen neska) animaziozko film japoniarra da, 2006an estreinatua. Yasutaka Tsutsuik 1967an idatzitako Toki wo Kakeru Shōjo eleberrian oinarrituta dago. Istorioaren trama nagusia partekatzen dute, denboran salto egiteko neska batena, baina protagonista desberdin batekin. Zientzia fikziozko eta amodiozko pelikula da, Satoko Okuderak idatzia eta Mamoru Hosodak zuzendua.[1] Pelikula Madhousek produzitu eta Kadokawa Herald Pictures-ek banatu zuen. Espainian banaketa Selecta Visioni dagokio, bai DVD[2] eta Blu-Ray[3] edizioak baita Digibook edizioa pelikulari buruzko liburu batekin datorrena.[4]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makoto Konno bigarren hezkuntzako ikaslea da. Denbora gehiena institutuko bere lagunekin, Chiaki Mamiya eta Kousuke Tsuda, pasatzen du, ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, batez ere beisbolean jolasten. Ikasturtea amaitzear daude eta kezkatuta dago hainbeste ikusiko ez dituelako. Nahi gabe, Makotok denboran zehar salto egiteko gaitasuna eskuratzen du. Horrela, gaitasun hau bere probetxurako erabiltzen du etorkizunean izan ditzakeen ondorioez kezkatu gabe, eta berarentzat onak diren aldaketak negatiboki eragingo dute bere etorkizunean.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Ahotsa (JP) Ahotsa (ESP) Deskribapena
Makoto Konno Riisa Naka Nuria Trifol[5] Pelikulako protagonista. 17 urteko bigarren hezkuntzako ikasle baldar bat da, ez dakiena zer ikasi nahi duen. Egunak bere bi lagun onenekin, Chiaki eta Kousuke, pasatzen ohi ditu beisbolean jolasten. Istripu baten ondoren, denboran salto egiteko ahalmena lortzen du.
Chiaki Mamiya Takuya Ishida Ángel De Gracia[5] Makotoren lagunik onenetarikoa. Duela gutxi heldu zen institutura eta, Makoto bezala, ez da oso ikasle ona. Gutxi ezagutzen da bere bizitzaren inguruan.
Kousuke Tsuda Mitsutaka Itakura Eduard Itchart[5] Makotoren lagunik onenetarikoa. Ikasle oso aplikatua da eta Makotori eta Chiakiri sermoia botatzen ohi die serio jar daitetzen.
Kazuko Yoshiyama Sachie Hara Marta Barbará[5] Makotoren izeba eta nobela originalaren protagonista. Makotori denboran saltuak egiteari buruz hitz egiten dio.
Kaho Fujitani Mitsuki Tanimura Carmen Ambrós[5] Makotoren gelakidea. Kousuke gustatzen zaio.
Yuri Hayakawa Ayami Kakiuchi Ana Pallejà[5] Makotoren lagun ona. Chiakirengan interesa erakusten du.
Miyuki Konno Yuki Sekido Graciela Molina[5] Makotoren ahizpa txikia.
Moriko Uesugi Shiori Yokohari Ariadna Jiménez[5] Kahoren lagunak. Makotorengana hurbiltzen dira Kousukeri buruz gehiago jakiteko eta Kahori laguntzeko.
Sekimi Nowake Sonoka Matsuoka Carmen Calvell[5]
Fukushima irakaslea Fumihiko Tachiki Carlos Di Blasi[5] Makotoren irakaslea.
Soujiro Takase Yôji Matsuda Carlos Lladó[5] Makotoren gelakidea. Berarekin lan egiten du klasean sukaldatzen daudenean.
Makotoren ama Midori Andô Mª Rosa Guillén[5] Makotoren gurasoak.
Makotoren aita Utakawa Katsura Carlos Di Blasi[5]

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produkzio taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaritza Mamoru Hosoda
Produkzioa Takashi Watanabe

Yuichiro Saito

Gidoia Satoko Okudera
Pertsonaien diseinua Yoshiyuki Sadamoto
Musika Kiyoshi Yoshida
Argazkia Yoshihiro Tomita
Muntaia Shigeru Nishiyama
Produktora Madhouse
Banaketa Kadokawa Herald Pictures

Egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikula hau bezala, Yasutaka Tsutsuiren eleberriak ikus-entzunezko beste hainbat egokitzapen izan ditu.

Urtea Izenburua Mota Zuzendaria Iraupena Err.
1972 Time Traveller Telesaila Kazuya Satō 30 minutu (6 atal) [6]
1972 Zoku Time Traveller Telesaila 30 minutu (4 atal) [7]
1983 Toki o Kakeru Shōjo Pelikula Nobuhiko Obayashi 104 minutu [6][8]
1985 Toki o Kakeru Shōjo Getsuyō Drama Landerako atal berezia Masaru Takahashi 70 minutu [6]
1994 Toki o Kakeru Shōjo Telesaila Masayuki Ochiai

Yuichi Sato

45 minutu (5 atal) [6]
1997 Toki o Kakeru Shōjo Pelikula Haruki Kadokawa 106 minutu [6]
2002 Toki o Kakeru Shōjo (Morning Musume: Shinshun! Love Stories) Telefilma (hirugarren atala) Kazuhiro Onohara 130 minutu (film osoa) [6]
2010 Toki o Kakeru Shōjo Pelikula Masaaki Taniguchi 122 minutu [6][9]
2016 Toki o Kakeru Shōjo Telesaila Hitoshi Iwamoto 54 minutu (5 atal) [10]

Erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotten Tomatoesen arabera %88ko onespena jaso zuen 16 kritika oinarri hartuta batez besteko 6.7/10-ko kalifikazioarekin: "Animaziozko pelikula irudimentsu eta liluragarria diseinu bisual oso efektiboarekin".[11]

Anime News Networken Justin Sevakisek bere "magia absolutuagatik" goraipatu zuen.[12] The Boston Globeko Ty Burrek pelikularen erritmoa eta grafikoak goraipatu zituen, eta Studio Ghibliren obrekin konparatu zuen filma.[13] Liburuaren autore originalak, Yasutaka Tsutsui, pelikula goraipatu zuen bere liburuaren "benetako bigarren belaunaldia" dela esanez Nazioarteko Tokyoko Animazio Azokan.[14]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Irabazlea/Nominatua Emaitza Err.
2006 Sitgeseko Zinemaldia Pelikula animatu onena The Girl Who Leapt Through Time Irabazlea [15]
Nihon SF Taisho Award Sari handia The Girl Who Leapt Through Time Nominatua [16]
2007 Akademia Japoniarraren sariak Urteko animazioa The Girl Who Leapt Through Time Irabazlea [17]
Tokyo Anime Awards Urteko animazioa The Girl Who Leapt Through Time Irabazlea [18]
Zuzendari saria Mamoru Hosoda Irabazlea
Istorio original onena The Girl Who Leapt Through Time: Yasutaka Tsutsui Irabazlea
Gidoi saria Satoko Okudera Irabazlea
Arte zuzendaritza lorpena Nizo Yamamoto Irabazlea
Pertsonaien diseñu saria Yoshiyuki Sadamoto Irabazlea
2009 Young Artist Awards Off ahotseko roleko jarduera onena Emily Hirst Irabazlea [19]

Animazio sari handia irabazi zuen Manichi Film Awards 61 ekitaldian, urteko animaziozko film entretenigarrienari ematen zaiona. 2006ko Japoniar Arte Festibalean animazio dibisioan sari handia jaso zuen.[20] Frantziako Aneccyko Animaziozko Zine Festibal Internazionalaren 31 ekitaldian luzemetraientzako sari berezia irabazi zuen, 2007ko ekainaren 16an.

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Abestia Musikagileak
1 Natsuzora (Irekiera) Kiyoshi Yoshida
2 Sketch Kiyoshi Yoshida
3 Aria (Goldberg Hensouyoku Yori) Bach (Goldberg Variations)
4 Karakuri Tokei (Time Leap) Kiyoshi Yoshida
5 Shoujo no Fuan Kiyoshi Yoshida
6 Sketch (Bertsio luzea) Kiyoshi Yoshida
7 Daylife Kiyoshi Yoshida
8 Daiichi Hensouyoku (Goldberg Hensouyoku Yori) Bach (Goldberg Variations, lehen bariazioa)
9 Mirai no Kioku Kiyoshi Yoshida
10 Seijaku Kiyoshi Yoshida
11 Kawaranai Mono (Hari bertsioa) Hanako Oku

Moldaketa: Kiyoshi Yoshida

12 Natsuzora (Itxiera) Kiyoshi Yoshida
13 Time Leap (Bertsio luzea) Kiyoshi Yoshida
14 Natsuzora (Bertsio luzea) Kiyoshi Yoshida
15 Garnet (Yokokuhen bertsio laburra) Hanako Oku

Moldaketa: Jun Satō

Manga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikula komiki egokitzapena izan zuen, Ranmaru Kotonek egina eta Shōnen Acek serializatuta, pelikularen estreinaldiaren hilabete batzuen aurretik. 2009an ingelesezko hizkunzan atera zen Australiarako, Bandai Entertainmenten lizentziarekin eta Madman Entertainmenten banaketarekin. Komikiak pelikularen istorio bera kontatzen du aldaketa txiki batzuekin, hasieran adibidez. Makoto Konnok Kazuko Yoshiyama eta Kazuo Fukamachirekin, nobela originalaren pertsonaia nagusiekin estropezu egiten duela amesten du egokitzapen honetan.Horrez gain komikiak, pelikulak ez bezala, epilogo bat du Kazukon oinarritzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. John Berra (2012). Directory of World Cinema: Japan 2, UK: Intellect, pp. 115-116
  2. (Gaztelaniaz)  «La chica que saltaba a través del tiempo.- Edición DVD» www.selecta-vision.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .
  3. (Gaztelaniaz)  «La chica que saltaba a través del tiempo - Edición Bluray» www.selecta-vision.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .
  4. (Gaztelaniaz)  «La Chica que Saltaba a través del Tiempo.- Edición Digibook Bluray» www.selecta-vision.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .
  5. a b c d e f g h i j k l m   «La Chica Que Saltaba A Través Del Tiempo - Ficha eldoblaje.com» www.eldoblaje.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .
  6. a b c d e f g https://www.imdb.com/title/tt8359852/
  7.   Zoku taimu toraberâ . Noiz kontsultatua: 2019-03-05 .
  8.   «The Little Girl Who Conquered Time - AsianWiki» asianwiki.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-04 .
  9.   «Time Traveller: The Girl Who Leapt Through Time - AsianWiki» asianwiki.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-04 .
  10.   «The Girl Who Leapt Through Time (Japanese Drama) - AsianWiki» asianwiki.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-04 .
  11. (Ingelesez)  The Girl Who Leapt Through Time (2007) . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .
  12. (Ingelesez)  «The Girl Who Leapt Through Time» Anime News Network . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .
  13.   «Index of /» articles.boston.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .
  14.   [https://nlab.itmedia.co.jp/games/articles/0606/20/news060.html «ITmedia +D Games�F����N���A�A�j���u���������鏭���v����� (1/2)»] nlab.itmedia.co.jp . Noiz kontsultatua: 2019-02-24 .
  15. (Ingelesez)  «Toki wo Kakeru Shoujo Wins at Catalonia» Anime News Network . Noiz kontsultatua: 2019-02-23 .
  16.   «"Toki wo Kakeru Shoujo" Nominated for the 27th Japan SF Grand Prize | ComiPress» www.comipress.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-23 .
  17. (Ingelesez)  «Tokio Kakeru Syoujyo Wins Japan Academy Prize» Anime News Network . Noiz kontsultatua: 2019-02-23 .
  18. (Ingelesez)  «Results of 6th Annual Tokyo Anime Awards Announced» Anime News Network . Noiz kontsultatua: 2019-02-23 .
  19.   www.youngartistawards.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-23 .
  20.   «2006 [10th Japan Media Arts Festival | Grand Prize THE GIRL WHO LEAPT THROUGH TIME | JAPAN MEDIA ARTS PLAZA»] web.archive.org 2007-04-26 . Noiz kontsultatua: 2019-02-23 .