Tokugawa Ietsugu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tokugawa Ietsugu

Naidaijin (en) Itzuli


Konoe Daisho (en) Itzuli


Shogun

Bizitza
JaiotzaEdo1709ko abuztuaren 8a
HerrialdeaTokugawa shogunerria
 Japonia
Heriotza1716ko ekainaren 19a (6 urte)
Hobiratze lekuaYūshō-in Mausoleum (en) Itzuli
Zōjō-ji (en) Itzuli
Familia
AitaTokugawa Ienobu
AmaGekkōin
Ezkontidea(k)Yoshiko-naishinnō (en) Itzuli
Anai-arrebak
Familia
LeinuaTokugawa klana
Tokugawa family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
GraduaShogun
soldadu

Tokugawa Ietsugu (japonieraz: 徳川 家継 Tokugawa Ietsugu?, 1709ko abuztuaren 8a-1716ko ekainaren 19a) Tokugawa shogunerriko zazpigarren shoguna izan zen eta 1713 eta 1716 bitartean gobernatu zuen, azken urte honetan hil zelarik. Tokugawa Ienobu seigarren shogunaren semea eta Tokugawa Tsunashige Kōfuko daimyōaren biloba, Tokugawa Iemitsuren birbiloba, Tokugawa Hidetadaren hereniloba eta shogunerri honen sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuren bigarren mailako hereniloba izan zen.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edon jaio zen 1709an eta Tokugawa Ienobu shogunaren eta bere ohaide baten seme nagusia izan zen. Une horretan, bere aita shoguna zen, eta bere konfuziar laguntzailea zen Arai Hakusekik laguntzen zion, Edoko shogun gortean eragin handia izan zuena. Bere haurtzaroko izena, Nobumatsu Kimi izan zen, eta, bere aita hil zenean, Ietsuguk hiru urte baino ez zituen. Honela, shogun titulua hartu zuen.

Ietsugu shoguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakufuko buruzagiaren titulu formala hartu zuen arren, oraindik haur bat zen. Gobernatzeko haina adin ez zuenez, Arai Hakusekirekin zaintza eta aholkupean jarria izan zen. Bere agintaldian, bi arazo egon ziren: txanpon erreforma eta kanpo merkataritza Kyushun. Ietsugu ez zen herrialdeko kontuengatik interesatu, eta konponbideak, bere aholkulariek zuzentzen zituzten.

1713an, prezioak hazi egin ziren. Ietsugu eta Hakusekiri aurkezturiko zenbait proposamenen ondoren, txanpon berri bat sortu behar zela erabaki zen. 1714an, txanpon unitate metaliko hori sartu zen, eta beherakada bat eragin zuen arrozaren prezioan.

Txanpon erreformak, kanpo merkataritzan erreforma ere eragin zuen. 1716an, soilik Herbehereetako eta Txinako merkatal ontziek komertzia zezaketen Dejima uhartean, Nagasakin. Urte horretan, bakufuak, Edo eta Nagasakin Kanpo Merkataritzako bi Komisionatu izendatuko zituen eta, urtero, soilik 30 itsasontzi txinatar eta 2 herbeheretarrentzako sarrera mugatzen zuen dokumentu bat igorri zen. Neurri honekin, Japoniak, oraindik, gainontzeko mundutik isolatuta jarraitzen zuen (sakoku).

Tokugawa Ietsuguren hilobia

1716an, Ietsugu, arrazoi naturalengatik hil zen, zazpi urte oraindik bete gabe. Hiru urteko agintaldia izan zuenez eta oso gazterik hil zenez, ez zuen seme edo oinordekorik utzi, Tokugawa Ieyasuren aita aldeko leinuarekin amaituz (Ieyasu hil eta ehun urtera). Hala eta guztiz ere, jatorria Ieyasugan zuten alboko adarrak zeuden, eta shogun berria, adar hauetako batetik aukeratua izan zen.


Aurrekoa
Tokugawa Ienobu
Shoguna
1713-1716
Ondorengoa
Tokugawa Yoshimune
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Ietsugu Aldatu lotura Wikidatan