Tokugawa Yoshinobu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tokugawa Yoshinobu
TokugawaYoshinobu.jpg
member of the House of Peers Itzuli


Shogun


Q11591158 Itzuli


Q11458634 Itzuli


Q11677374 Itzuli

Bizitza
Izen osoa 松平七郎麻呂
Jaiotza Koishikawa Itzuli1837ko urriaren 28a
Herrialdea Tokugawa shogunerria
Japoniar Inperioa
 Japonia
Heriotza Koishikawa-ku Itzuli1913ko azaroaren 22a (76 urte)
Hobiratze lekua Yanaka Cemetery Itzuli
Heriotza modua : Hotzeria
pneumonia
Familia
Aita Tokugawa Nariaki
Ama Yoshiko-joō
Ezkontidea(k) Ichijō Mikako Itzuli
Nakane Sachi
Shinmura Nobu
Q11353163 Itzuli
Oyoshi Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Hitotsubashi House Itzuli
Q11071640 Itzuli
Tokugawa Yoshinobu-ke Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Kōdōkan Itzuli
Irakaslea(k) Aizawa Seishisai Itzuli
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria, Shoguna eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Q11352416 Itzuli
Q11249030 Itzuli
Zerbitzu militarra
Gradua Shogun
Parte hartutako gatazkak Kinmon Incident Itzuli
Battle of Toba-Fushimi Itzuli

Tokugawa Yoshinobu (徳川 慶喜?) , Keiki bezala ere ezagutua, Mito 1837ko urriaren 28a-Shizuoka, 1913ko azaroaren 22a), militar japoniarra izan zen. Mito herriko daimyoa zen Tokugawa Nariakiren semea, Tokugawa shogunerriko hamabosgarren eta azken shoguna izan zen.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Shichiroma izenarekin jaioa, Mito Tokugawa leinukoa izan zen (eta, beraz, Mito Komon ospetsuaren ondorengoa). Bere aitak, Rekkô Nariaki-k, Yoshinoburen heziketaren ardura zenbait hezitzaileri eman zien, artea, kenjutsua (esgrima japoniarra), arte martzialak, politika eta gobernu filosofia irakatsi zizkiotenak. Dirudienez, jada oso txikitatik, karisma handia zuela frogatu zuen, lidergorako dohai handiak eta adimen zorrotza. Mito adarra, Tokugawa Ieyasuk berak sortutako familiaren jatorrizko lehen hiru adarretako bat zen arren, garrantzia galdu zuen Tokugawa Yoshimunek beste hiru adar sortu zituenean, eta, bere aitaren presioagatik, Hitotsubashi familiak adoptatu zuen, Gosankyo adarrekoa, posizioa handituz Tokugawa klanaren oinordekotza leinuan, eta, beraz, shogunerrikoan. Heldutasunera iritsi zenean, Keiki izena hartu zuen.

Tokugawa Iesada shoguna 1858an hil ondoren, Keikiren izena entzuten hasi zen oinordekotzarako, Mitoko daimyo eta Hitotsubashi Tokugawa klaneko buru bezala ahalmen handiak frogatu baitzituen, baina Ii Naosuke buru zuen alde batek, Tokugawa Iemochi shogun bihurtzea lortu zuen, hau, 14. shoguna izan zelarik, eta Keiki eta bere aldekoak, etxeko atxilopean jarriak izan ziren.

1860an Naosuke erahila izan ondoren, egoera aldatu egin zen, eta, 1862an, Keiki, Rōjūaren zati izatera pasa zen, shoguna, bere erabakietan aholkatzen zuen bost kideko kontseilua. Garai honetan, Keikik, Chonshuko feudoan errebeldeen mugimenduei eta atzerriko politikari aurre egin behar izan zien. 1864an, Aizu eta Satsumakoekin aliatuta zeuden Chonshuko errebeldeak, eraikin inperialeko ateetatik igarotzea eragotzi zuen, Hamaguri ateko matxinada (蛤御門の変 Hamagurigomon no Hen?) bezala ezagutua izan denean.

Yoshinobu shoguna (1866)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1866an, Iemochi shoguna gaixotu eta hil egiten da, bakufua (gobernua), oso ahul eta kontrola galduz utziz, gobernua salbatzeko haina gai zen ondorengorik gabe. Tokugawa Keiki, Tokugawatar eta hauen aliatu guztiek babestu zuten kargua betetzeko haina trebetasun eta esperientzia zuen pertsona bakar bezala. Honela, Tokugawa Keiki, 15. Tokugawa shoguna bihurtu zen 1866an, Tokugawa Yoshinobu izenarekin.

Yoshinobu shogun bihurtu eta gutxira, funtsezko aldaketak gertatu ziren. Gobernuaren berrikuste sakon bat hasi zen Tokugawaren gobernua indartuko zuten erreformak abiarazteko. Bereziki, Frantziako Bigarren Inperioaren agerpena antolatu zen Yokosukako armategiaren eraikuntzarekin Léonce Vernyren agindupean, eta bakufuko armadak modernotzeko misio militar frantziar baten bidalpenarekin.

Armada eta itsas armada nazionala bat antolatu ziren, eta, lehen begiratu batean, Tokugawa shogunerria indartzen zihoala zirudien berritutako indar eta botere batekin.

Boshin gerra (1867-1869)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintari indartsu eta jakintsu baten agindupean Tokugawatarren indartze berrituarenganako beldurrez, Satsuma, Choshu eta Tosako daimyoak, bakufua indargabetzeko aliantza bat eratu zuen. Sonnō jōi lelopean eta erradikalek shogun berriari "Ieyasuren berpiztea" bezala zioten beldurrarekin, Enperadorearen boterea usurpatuko duena, Boshin Gerra egin zuten Tokugawatar bakufuaren aurka, daimyoen artean babes asko jasoz. Tokugawatarrek galera handiak izan ondoren, Yoshinobuk, gerra zibila irabazterik ez zutela onartu zuen, eta Japoniak batuagoa egon behar zuela atzerriko potentzia boteretsuagoen aurka.

1867an, Yoshinobuk, bere shogun kargua utzi zuen, eta botere guztia Enperadoreari eman zion. Aurreko shogunaren botere, betebehar eta arduretako asko, lehen Meiji aroko "Hiru noble handiak" bezala ezagutuak ziren gizonek hartu zituztela esan liteke. Hauek ziren: Okubo Toshimichi, Saigō Takamori eta Kido Takayoshi.

Toba-Fushimiko guduan garaitua izan ondoren (1868ko urtarrilak 27tik 31 arte), Yoshinobuk amore eman zuen eta Edo gaztelua (eta beraz, Edo hiria), armada inperialari eman zion; berhala, etxeko atxilopean jarria izan zen eta bere titulu, lur eta botere guztiak kendu zizkioten. Bere adoptaturiko oinordekoa, Tokugawa Iesato gaztea zen, garai horretan Tayasu Kamenosuke bezala ezagutua. Beranduago, askatua izan zen, nazioko kontuei dagokionez anbiziorik edo interesik agertu ez zuenean. Shizuokara erretiratu zen, hona, Tokugawa shogunerriaren sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasu ere erretiratu zelarik. Erretiroko bere bizitzan, Yoshinobuk, zaletasunen batzuk praktikatu zituen, olio margolaritza, arku tiraketa, ehiza eta argazkigintza kasu. Yoshinoburen argazkietako batzuk, duela urte gutxi argitaratu zituen bere birbiloba Tokugawa Yoshitomok.

1902an, Meiji Enperadoreak, bere etxe propioa berrezartzen utzi zion Tokugawa adar bat bezala (bekke), gorenengoko noblezia tituluarekin, printze (kōshaku) alegia, Japoniari eskainitako zerbitzu leialengatik. Tokugawa Yoshinobu printzea, 1913ko azaroak 22an hil zen gaueko 4ak eta 10ean.

Yoshinoburen bakufuko aroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Tokugawa Iemochi
Shoguna
1867-1868
Ondorengoa
Azkena izan zen. Shogunerria abolitua izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Yoshinobu Aldatu lotura Wikidatan