Tokutomi Soho

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tokutomi Soho
Soho Tokutomi 1 cropped.jpg
member of the House of Peers (en) Itzuli

Bizitza
Izen osoa 猪一郎
Jaiotza Minamata eta Kamimashiki district (en) Itzuli1863ko martxoaren 14a
Herrialdea  Japonia
Talde etnikoa japoniarra
Lehen hizkuntza japoniera
Heriotza Atami (en) Itzuli1957ko azaroaren 2a (94 urte)
Hobiratze lekua Tamako hilerria
Familia
Aita Tokutomi Kazutaka
Ama Hisako Tokutomi
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Kumamoto Yogakko (en) Itzuli
Doshisha Academy (en) Itzuli
Hizkuntzak japoniera
Irakaslea(k) Dwight Whitney Learned (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, historialaria, literatura-kritikaria eta politikaria
Enplegatzailea(k) Q17221321 Itzuli
Min'yūsha (en) Itzuli
Kokumin Shinbun (en) Itzuli
Lan nabarmenak Q11638365 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Imperial Academy (en) Itzuli
Nihon Bungaku Hōkokukai (en) Itzuli
Kumamoto Band (en) Itzuli
Izengoitia(k) 菅原 正敬 eta 大江 逸

Tokutomi Soho (Minamata, Kumamotoko prefetura, 1863ko martxoaren 14a - Atami, Shizuokako prefetura, 1957ko azaroaren 2a) japoniar historialaria, kritikaria eta kazetaria izan zen.

Mendebaldeko moldeetan oinarritutako hezkuntza izan zuen, eta kazetaritza-lanetan murgildu zen gero. 1887. urtean argitaletxe bat sortu zuen, eta urte berean Kokumin no tomo (Nazioko Lagunak) egunkaria. 1890. urtean urte askotan Japoniako egunkari hedatuena izango zen Kokumn Shimbum (Nazioa) kaleratu zuen. Japoniaren modernizazioaz kezkatua agertu zen Shorai no Nihon (1886, Japoniaren etorkizuna) obran. Mendebaldeko molde liberalak eta berrikuntza demokratikoak nahi zituen Japoniarentzat. Hurrengo urteetan, ordea, Japonia inperialaren alde agertu zen, eta 1920tik 1930era bitartean, Japoniako hizlaririk ospetsuenetakoa izan zen. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, etxetik ez irteteko zigorra ezarri zioten Estatu Batuek. Tokutomiren Kinsei Nihon Kokuminshi (1918-1946, ehun liburuki; Japoniarren historia garai modernoetan) obra erraldoiak Japoniako 1534tik 1900era bitarteko historia biltzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]