Tol Galen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tol Galen ("Uharte Berdea" sindarinez), Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da. Ibaiko uharte bat da, Adurant ibaiaren ibilbidearen erdialdean kokatua dagoena, Ossiriandetik hegoaldera, Belerianden.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tol Galen, Mandosen Geletatik itzuli ondoren, gutxi gora-behera Eguzkiaren Lehen Aroko 470. urtean, Berenek eta Luthienek euren bizitza hilkorra elkarrekin igaro zuten tokia da. Han jaio zen euren seme Dior Eluchil handik gutxira. Berenek, behin baino ez zuen utziko Tol Galen heriotzetik itzuli zenetik, Eguzkiaren Lehen Aroko 505. urte inguruan, Nogrodeko nanoen esku gertatu zen Thingol erregearen erailketa mendekatzeko eta Nauglamirra berreskuratzeko Sarn Athradeko guduan. Beren, Tol Galenera itzuli zen Nauglamirrarekin, eta han, Luthienek, biak bigarren aldiz hil ziren arte erabili zuen, Eguzkiaren Lehen Aroko 509. urtean gertatu zena, honela, Iluvatarren seme-alaben artean ederrena izan zelarik.

Dor Firn-I-Guinar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tol Galen inguratzen zuen Ossiriandeko gunea, Dor Firn-I-Guinar bezala ezagutzen zen sindarinez, "hildako bizkorren lurraldea" edo "bizi diren hildakoen lurraldea" esan nahi duena, Beren eta Luthienek heriotzetik itzuli ondoren izan zuten bizitza dela eta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]