Bisigodoen Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toledoko Erresuma» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Bisigodoen Erresuma
Regnum Visigothorum
Gutthiuda Thiudinassus
418 – 721
Monarkia
Visigothic Kingdom.png
Erresumak historian izan zuen zabalerarik handiena
Geografia
Hiriburuak Tolosa, Toledo
Kultura
Hizkuntza(k) Gotikoa, latina
Erlijioa Kristautasuna
Historia
Bisigodoek Galia Akitania lortu zuten 418
Omeiarren konkista 721
Aurrekoak
Labarum.svgMendebaldeko Erromatar Inperioa
Flag of None.svgSueboen Erresuma
Ondorengoak
Omeiatar kaliferriaUmayyad Flag.svg
Asturiasko erresumaEmblema del Reino de Asturias.svg

Bisigodoen Erresuma egun hego-mendebaldeko Frantzia den Septimanian eta Iberiar penintsulan V. eta VIII. mendeetan zehar izandako erresuma izan zen[1]. Mendebaldeko Erromatar Inperioa ordezkatu zuen germaniar aginte sistemetako bat izan zen. Walia erregeak zuzendutako bisigodoek erromatarren kontrolpean zegoen Akitanian sortu eta Iberiar penintsula osora zabaldu zen. Erresumak Ekialdeko Erromatar Inperioa edo Bizantziar Inperioarekiko bere independentzia mantendu zuen, nahiz eta azkenak Hispanian bere aginte berrezartzeko arrakastarik gabeko saiakerak egin. VI. menderako frankoek Galian zeuzkaten lurraldeak jadanik konkistatuak zituzten, Septimaniako kostaldean zegoen lerro bat izan ezik[2]. Hala ere, mende horren bukaeran Iberiar penintsula kontrolpean zuten, suebiarrak eta baskoiak[erreferentzia behar] menderatu eta gero. 716an Marokotik ateratako islamiar gudarosteek erresuma osoa konkistatu zuten, iparraldea baino kristauen eskuetan geratuz[3]. Horrela, Asturiasko erresumak ordezkatu zuen, lehendabiziko buruzagia Pelaio izeneko godoa izanik.

Bisigodoak eta baita bere lehendabiziko erregeak ere arrianoak zirenez, Eliza Katoliko Erromatarrarekin tirabirak izan zituzten[4]. Hala eta guztiz ere, Nizeako I. kontzilioa eta gero katolizismora aldatu eta, handik aurrera, Elizak Toledoko kontzilioen bitartez izugarrizko eragina izan zuen. Bisigodoek Mendebaldeko Europako arautegi handiena sortu zuten, Liber Iudiciorum izenekoa[5].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bisigodoen Erresuma Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Lakarra, José María Estudios de alta edad media española Valentzia .
  2.   Collins, Roger Visigothic Spain, 409–711 Oxford: Blackwell Publishing ISBN 0 631 18185 7 .
  3.   Collins, Roger The Arab Conquest of Spain, 710–797 Oxford: Blackwell Publishers .
  4.   Thompson, Edward Arthur The Goths in Spain Oxford: Clarendon Press .
  5.   James, Edward Visigothic Spain: New Approaches Oxford: Oxford University Press ISBN 0 19 822543 1 .


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.