Toledoren ikuspegia
Toledoren ikuspegia | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Grekoa |
Sorrera-urtea | 1596 |
Jatorrizko izenburua | View of Toledo |
Mugimendua | manierismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura |
Zabalera | 108,6 zentimetro |
Altuera | 121,3 zentimetro |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Metropolitan Museum of Art |
Bilduma | Metropolitan Museum of Art |
Inbentarioa | 29.100.6 |
| |
Jabea |
Louisine Havemeyer (en) ![]() |
|
Toledoren ikuspegia Grekoren margolan ospetsua da. Garaian normala ez zen paisaiaren ikuspegia azaltzen zaigu. 1598-1599 urtetan egina Metropolitan Museum of Arten, View of Toledo eta, batzutan ere, Toledo in a Storm izenburuekin erakusten dute. Estiloaren ikuspuntutik, manierismoan kokatu daiteke baina elementu batzuk oso garaikideak dira.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Manierismoren estiloan egina, margolanak Toledo hiria erakusten du baina ez modu errealista batez. Benetako Toledoren irudia Grekoak aldatu egin zuen lan honetan, eraikina batzuk aldatuz eta beste batzuk asmatuz. San Servando gaztelua, bestetik, bai dago ondo jasota. Halaber, Toledoko katedrala eta Toledoko alkazarra. Erdian Tajo ibaia eta Alcántarako zubia ikus daitezke.
Argiak garrantzi handia du lan honetan. Hiri osoa argi irreal batez inguratuta dago. Misterioa da artistak zer lortu nahi zuen lan honetan. Batzuen ustez garaiko Toledoren espiritualitatea adierazi nahi zuen horrekin.
Balorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hau da Grekok margotutako bi paisaien bat. Bestea, Toledoren ikuspegia eta planoa, hiri bereko Grekoren Museoan dagoena da. Dena dela, hau da paisaiaren errepresentazio hutsa den bakarra. Halaber, Espainiako margolaritzan jasotako lehendabiziko paisaiaren bat da; aurretik, Pizkundean eta Manierismoa, paisaiak ez ziren berezko genero bat.[1]
Ez dakigu ze helburu zuen egilea lan honekin. Hala ere, Vincent van Goghen Gau izartsua eta Joseph Turneren paisaiekin batera mendebaldeko arteare zeruaren errepresentazio onenetariko bat bezala onartua dago espezialisten arabera. Espresionistek eta surrealistek margolan hau goraipatu zuten.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://web.archive.org/web/20100918081854/http://www.artehistoria.jcyl.es/genios/cuadros/1713.htm
- ↑ Manfred Wundram, “El Renacimiento y el Manierismo”, Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 212 or., ISBN 3-8228-4744-5