Tolka ibaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tolka ibaia

TolkaFlood2005.jpg


Tolka ibaia gainez eginda.
Bertako izena An Tulcha (irlanderaz)
Kokapena Irlandako Errepublika Irlandako Errepublika
Luzera 22 km
Iturburua Dunshaughlin, Meatheko konderria
Ibai ahoa Irlandako itsasoa Dublingo badian

Tolka ibaiak (irlanderaz: An Tulcha) Irlandako hiriburua den Dublin hiriko hiru ibai nagusietako bat da, Liffey eta Dodder ibaiekin batera. Irlandako Itsasoan itsasoratzen da Clontarf barrutian.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko An Tulcha izenak "uholdea" esan nahi du, sarritan egiten baitu gainez ibaiak. 2002 eta 2005eko uholdeak gogorrak izan ziren.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai motza da, 22 kilometro inguru baino ez baititu. Meatheko konderriko Dunshaughlin herriaren ekialdean sortu eta Dunboyne zeharkatu ondoren Dublinen sartzen da. Hemen Blanchardstown pasa eta azkenik Clontarfen itsasoratzen da, Irlandako itsasoan. Ibaiaren ahoan hainbat uharte ditu, Bull eta Clontarf uharteak besteak beste.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tolka ibaia Aldatu lotura Wikidatan