Tolosa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tolosa (argipena)».
Tolosa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Tolosa Oria 2009-09-09.JPG

Tolosako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Tolosa
Alkatea Olatz Peon Ormazabal EAJlogo.jpg
Posta kodea 20400
INE kodea 20071
Herritarra tolosar
Kokapena
Koordenatuak 43° 08′ 19″ N, 2° 04′ 20″ W / 43.1386097°N,2.0723558°W / 43.1386097; -2.0723558Koordenatuak: 43° 08′ 19″ N, 2° 04′ 20″ W / 43.1386097°N,2.0723558°W / 43.1386097; -2.0723558
Tolosa hemen kokatua: Gipuzkoa
Tolosa
Tolosa
Tolosa (Gipuzkoa)
Tolosa hemen kokatua: Tolosa
Tolosa
Tolosa (Tolosa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 37,39 km2
Distantzia 25 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 19.041 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 48)
% 48,1 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,9
Dentsitatea 509,25 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 5,01
Zahartze tasa[1] % 16,09
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 41,33
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75,2 (2011)
Genero desoreka[1] % 3,6 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,1 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 61,99 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 30,1 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1256. urtea
Webgunea http://www.tolosa.eus/

Tolosa Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdeko herriburua. Oria ibaiaren haranean dago, Donostiatik 24 km hego-mendebaldera. Eskualdeko herri jendetsuena da, 19.041 biztanle baitzituen 2016. urtean. Hamar urtez, 1844-1854 bitartean, Gipuzkoako hiriburua izan zen.[3]

XX. mendearen bukaeraraino, industria gune garrantzitsua izan zen, bereziki papergintzaren sektorekoa, eta Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lotzen zituen bideko gurutzagune nagusia. Geroztik, industriaren gainbeherarekin batera, zerbitzu-hiri bilakatu da, inguruko herrietako biztanleriari merkataritza, hezkuntza eta osasun zerbitzuak eskainita.

Kultura arloan, Tolosako inauteriak Euskal Herria osoan dira ezagunak eta kanpoko jende asko erakartzen dute. Ospea duten beste jaialdiak Titirijai txotxongiloen jaialdia eta Tolosako Abesbatza Lehiaketa dira. Gastronomian, ospetsuak dira Tolosako babarrunak.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosak Okzitaniako Tolosa hiritik jaso zuen izena, (okzitanieraz: Tolosa, frantsesez: Toulouse). Hiribildu gutuna Alfontso X.a Gaztelakoa Jakitunak eman zion 1256an, eta, garaiko ohiturari jarraituz, ordurako bazen eta ospe handia zuen hiri baten izena eman zion. Okzitaniakoaz eta Gipuzkoakoaz gain, badira beste Tolosa batzuk: Portugalen (Nisa udalerriko herria), Filipinetan (Leyten) eta Argentinan (Buenos Airesko probintzian).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako probintziaren erdialdean dago, Donostiatik hogeita bost kilometrora. Udalerriak eremu handia hartzen du Gipuzkoako udalerrien batez bestekoarekin alderatuta, 37 kilometro koadroko azalera baitu.

Hidrografia eta orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosa Oria ibaiak zeharkatzen du; ibai horrek Araxes eta Berastegi erreken urak jasotzen ditu.

Bestalde, mendi hauek daude Tolosako udalerrian: Uzturre, Belabieta, Loatzo, Erroizpe, Otsabio, Mendikute, Ubeltz, Herniozabal...

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarra ekialdean, Irura eta Anoeta iparraldean, eta Alegi hegoaldean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, bailarako biztanleak parrokiatan multzokatuta zeuden; Laskoraingo eta San Estebango parrokietan (XII-XIII), adibidez.

Inguruko mendietako hegaletan zeuden baserriak oraingo landa auzoen jatorri dira: Iurre, Berazubi, San Esteban, San Blas, Izaskun, Amarotz, Usabal, Montezkue, Belate, Belabieta, Alliri, Arramele, Iparragirre eta Alde Zaharra, Bedaio, Aldaba, Aldaba txiki, Auzo Txikia, eta Urkizu.

Ingurumena

[4]Herriaren alderdi hori lehen biztanleak hasi ziren moldatzen; hiria gutxi garatua zegoen garai hartan, ibaiak haltzadiak zeuzkan albo banatan, ibilbide osoan, galeria baten moduan. Lehen biztanle horiek harresi bat eraiki zuten babes moduan, eta baratzeak eta fruta arbolentxako eremuak jarri zituzten, elikagaiez hornitzeko, eta itzala emateko zuhaitzak arretaz aukeratu zituzten. 

Tolosa eta Ibarra udalerrien ikuspegia Urkizu auzoaren ingurutik.

Gero, leku faltagatik, eraikin handiak eta industrai pisuak harresiz kanpo jartzen hasi ziren. Ondoren, XIX. mende hasieran, industria bizimoduak eragindako zarata eta kiratsetik ihes egite aldera, lorategiak sustatu zituzten, lasaitzeko eta atseen hartzeko leku gisa. Berdegune horietako batzuek oraindik bizirik diraute, baita zuhaitz berezi eta dotore batzuek ere.

[5]Tolosan lorategi natural ederrak ditu. Herria mendiz inguratua dagoenez, naturan murgilduz gero landare eta animalia anitz ikusi ahal izango dituzue, urtaro guztietan. Natura aberastasun hori dela eta, udal lurraldearen parte bat Natura 2000 Sarean dago. 

Tolosak biodibertsitatea zaintzen laguntzen du, lursail batzuk Ernio-Gaztumeko eta Aralarko interes komunitarioko Lekuen parte baitira (Monteskue eta urkizu auzoetako goialdea, bateti; eta Bedaio, bestetik). lursail horietan dauden animalientat oso garrantzitsuak diren zuhaitza zaharrak, saguzarren babesleku diren leizeak, hegazti sarraskijaleak elikagai bila joaten diren larreak, eta beste herrialde batzuetan desagertzeko zorian duaden landareak eta animaliak babesten dituzten basoak eta sasiak.

1. Parkeak:

  • Zabalarreta: Zabalarretako parkea lorategi pribatu bat zen XIX. mendearen erdialdera. Ladislao de Zabala y Salazar, Villafuertesko kondearen semea, Gipuzkoako ahaldun nagusi eta tolosako alkate izandakoa 1874an, Victoria de Larreta andrearekin ezkondu zen. Finka bat sortu zuten eta bi abizenak lotuta jarri zioten izena jabetzari; basetxea eta zuhaiztia zeuzkaten.  Trazaduragatik eta dauden espezie anitz eta garrantzitsuengatik, Zabalarretakoa da herriko parke nagusienetako bat. Erabilera publikoa 1980an eman zitzaion eta, etxebizitza berriak eraiki zituztenean, erabaki zuten parkearen jatorrizko osaerari eustea eta berdegunea parke eta lorategiak zaintzeko udal zerbitzuan sartzea. parkean zuhaitz handiak eta zelaiak dira nagusi. Zuhaitzei dagokienez, garrantzitsuenak dira Atlaseko bi zedroak (Libanotik ekarritako hazi batetik sortuak dira eta 40 metor inguru dauzkate) eta indigaztainondoak. Zabalarretako parkeko zedroak dira Tolosako zuhaitzik zaharrenak: 165 urte inguru dauzkate. Zedro horiek zuhaitz biblikoak dira, jatorriz Turkia, Siria eta Libanokoak (Libanoko banderak zedro bat dauka).
  • Zumardiaundia: Dokumentu batzuen arabera, 1618. urtetik 1622. urtera Igarondo burdinola eta errota zeuden lekuan behin baino gehiagoan hartu zuten esku, Elduain ibaiko terraza batean: muino bat kendu zuten, lurra lautzeko, eta intxaurrondo baso bat moztu zuten, 50 lizar, makal eta zumar jaratzeko, lerrokatuta. hala, harresiz kanpoko eremu bat moldatu uten, udaran jendea ibil zedin. zumardiaundia asko aldatu da historian, hirigintza et azuhaitz aletik: independentziaren gerraren ondoren berraldatu egin behar izan zuten goitik behehra, frantsesen zaldiek zuhaitzen azala txikitu zutelako; 1844an, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zutenean, hobetu eta handitu egin zuten; eta 1849. eta 1853. urteen artean izan zen handien: 17.880 m2.
  • Elosegi Parkea: Zedro, altzifre, haritz, pago eta ezki baso bat da, muxar, saguzar eta hainbat anfibio eta intsekturen babeslekua. Pierre Ducasse paisajista frantses ospetsuak diseinatutako lorategi baten goiko aldea zen; lorategi haren zenbait elementu ikusgai dauzkagu oraindik ere: urmael bat, bide bihurriak, glorietak, bi iturri, bi minarete eta haitzulo bat. Lorategia San Frantzisko pasealkuan XIX. mende amaieran eraikitako Maritxo-Enea jauregitxoari zegokion; etxea La Casualidad txapel fabrika sortu zuen Elosegi familiarena zen.
  • Iuarramendi: Iurramendiko oinetxean, arbustuz inguratutako zelaietan paseatzerakoan, utzi irudimenari hegan egiten. Muino hori lurraldeko leinu zaharrenaren kokaleku izan zen. Handik jaitsi zen 1212an Joanes de Iurramendi, zaldi gainean, navas de tolosako batailan Nafarroako erregeen tropekin borroka egiteko prest. urte batzuk geroago haren biloba Catalina atera zen handik, dotore-dotore jantzita, Joan de idiakezekin ezkontzeko. Senar-emazte horien seme izan zen Alonso de Idiakez, Carlos V. erregearen idazkaria.

2. Tolosako Ingurumen Zentroa:

Tolosako Ingurumen Zentroa 1994an jarri zuten martxan, Zuloaga Txiki Ingurumen Eskola izenarekin. Ordudanik, jarduerak dibertsifikatu egin dituzte, baina eutsi egin diote eramangarritasunaren aldeko konpromisoari; bgainera, arreta berezia eskaintzen diete Tolosako eta Tolosaldeako biztanleei. Alde horretatik, helburu nagusiaren lema da "orokorrean pentsatu eta tokan jardun". Gauzak horrela, ekiteko heztea da zentroaren nortasunaren ardatza.

Zehazki, eskolaren helburuak hauek dira: ingurumenaren alde jarduteko premiaz jendea jabearaztea, eskola umeentzako hezkuntza programak egitea, herritarrei gaur egungo ingurumen gaien berri ematea eta Tolosaldea ingurumen aldetik erreferente izatea.

3. Parke naturalak eta babesturiko naturguneak: a) Hernio Gatzume KBE: [6]

Asteasu (Andazarrate), Larraul, Alkiza, Hernialde, Tolosa (Aldaba eta Urkizutik), Albiztur eta Bidania-Goiatz. Toki hauetatik gerturatu daiteke Hernio Gatzumeko KBE-ra.

Hernioko mendigunea ere oparoa da historia, usadio eta kondaira kontuetan. Gune natural zoragarri hori mendizale eta txangozale askoren topalekua da. Gailur ezagunenak Ernio (1.075 m.) , Mako (1.066 m.), Uraitz (1.018 m.) eta Erniozabal (1.018 m.) dira. Mendi lerro berean, Intxur (765 m.) izeneko tontorrean, burdin Aroko defentsarako barrtui baten aztarnak geratzen dira. Gailurretatik gertuago Mendikuteko (803 m.) gotorlekua dago, XI-XII. mendeen artean eraikia. Gotorlekua eta ondoko kobazuloa hainbat kondairaren eszenatoki dira. 

Hernio mendilerroaren panoramikoa.

b) Aralarko Parke Naturala: [7]

Aralar neguan. Txindokiko tontorra Tolosaldeako aldetik ikusia

Aralarreko parkea magikoa eta esanguratsua da. Kare harrizko mendiguneak, ibaiak eta errekatxoak, landaretza eta fauna aberatsa, mitoak eta kondairak, hura dena ikustean bisitariak liluratuak geratzen dira. Altuera, zabalera, luzoruaren erabilera eta balio naturalei dagokienez Aralar mendigune gailurrak zapaltzeko, ordea, eskarmentu pixka bat behar da. Tontor guztien artean, Txindokiko silueta nabarmentzen da ( 1.346 m.) Euskal herriko tontor ezagunenetako bat inondik ere.

Mendigunearen erdialdea larrerako erabiltzen da. Bertan dabilen aziendari dagokionez, inguruan pilatzen diren monumentu megalitikoen kopuru nabarmena ikusi besterik ez dago hori horrela izan dela baieztatzeko: domneak, tumuluak, mairu-baratzeak eta menhirrak.

c) Albizturko Douglas Izeia:

Izeia aurkitzen den lekura iristeko, Tolosatik Azpeitira doan bidea hartu behar da. Intxur-alde izeneko etxeraino iritsi eta ezkerretara ateratzen den hormigoizko bidea hartu. Mendi magaletik gora 20 minutu ibili ondoren, oinezkoentzako bidezidor bat ikusiko dugu, eta bidexka horren amaieran, aipatutako Douglas izeia aurkituko dugu.

Zuhaitz hau izei multzo baten erdian kokatzen da, baina 20 inguru dira bere tamainarengatik bereizten direnak. Erreka baten aldamenean kokatzen den zuhaitz dotore honek 55 metroko altuera du, 16 solairuko etxe baten altuera, alegia. Bere enborra ere izugarria da, besoak zabaldutako bi pertsonen artean ere ezin baita erabat inguratu.

d) Imazen Pagoa (Altzo):[8]

Altzoko pagoa izen bereko udalerriaren lursailetan dagoen pago bat da. Pago arrunt (Fagus sylvatica) espezieko zuhaitza da. Gaur egun itxura bikaina du: 1,30 metroko enbor perimetroa du, 22,73 metroko garaiera, 28,51 metroko adaburua, eta 2015eko azaroaren 16an 180 urteko adina zuen. Enbor anitzeko zuhaitza izan litekeela uste da.

Kokagunea, herrigunetik kanpo dago, mendian, Gaztaina-Motzeta basoan eta jabetza pribatuko lursailean, Oiarbide baserritik 150 metrora. Itsas mailatik 381,711 metroko garaieran dago.

Historia, 1836an Manuel Antonio Imatz bertsolariak landatua izan zen, alegia ezkondu zen urtean bertan. Bertsolariak leku hau bere jabetzako sagastia eta kisutegia zeudelako hautatu zuen. Imaz gizon fina zen. 1967an Antonio Zabala tolosar jesuitak Diario Vasco egunkarian pago honi buruzko artikulua idaztean, honakoa aipatu zuen:

Zabalaren ustez «Imazek pago hau bere bizitza eta bizilekuaren ikur gisa maitatu zuen». Bestalde, Zabala iraganeko sagastiak pinudi bilakatu izanaz ere kexatu zen.

Imaz bertsolariak zuhaitza asko maite zuen, bere enborra maiz neurtzeko adina. Horretarako, garaiko usadiozko bere gerriko luzea kendu eta haretxekin enborra nerutzen omen zuen, ondoren etxera joan, eta bertan zuen neurri handiko barrika baten neurriekin parekatuz, zuhaitza zenbat zentimetro handitu zen jakitea lortzen zuen.

Pagoa kimatua izan zen, Imaz bizi zela edo ondoren izan zen ezezaguna da, eta barnetik usteltzen hasi zen. Orduan, Zabalaren zioenez, «bertsolariaren bilobak zuhaitzaren adaburura igo eta tartea harriz eta lurrez bete zuten. Eta pagoa, eskerturik, goitik osatutako zauri bat balitz bezala itxi omen zenlos».

Kirmen Uribe ondarroar idazle eta olerkariak ere ohoretu zuen, bere 'Bitartean heldu eskutik' liburuan 'Pagoa' izeneko olerkian.

Uzturre mendia

e) Uzturre:[9]

Uzturre mendia Gipuzkoan dago, Tolosaldean hain zuzen ere. Uzturrek 730 metroko garaiera du. 43° 09′ 19″ N, 2° 02′ 46″ W.

Uzturre mendia, igoeerako ibilbidean zehar nahiz gailurretik gozatu ahal daitekeen Tolosa udalerriaren paisaia ederrarengatik ospetsua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Esteban auzoan, duela 9.000 urteko giza kokaleku bat aurkitu zuten. Bertan jasotako tresnen eta landutako silex aztarnen arabera, ehizatik eta fruituak biltzetik bizi zen giza taldea zen.

Brontze Arokoa da Belabietako trikuharria, orain dela 4.000 urte ingurukoa; Burdin Arokoa dugu Intxur izeneko bizileku gotortua, Aldaba auzoan. 2.300 urte inguru eduki ditzake, eta badu zerikusia Oria bailarako beste hainbat bizitokirekin: (Murumendi, Beasainen; Basagain, Anoetan; Buruntza, Andoainen).

Antzinaroan zehar (erromanizazioa barne) ez dago Tolosa eta bere ingurukoari buruzko daturik. Lehen erreferentzia historikoak Erdi Aroan agertzen dira Gipuzkoan.

Tolosako ikuspegi panoramikoa, Izaskungo igoerako errepidetik ikusita.

1200. urtean Gipuzkoa Gaztelako Erresumari batu zitzaion. 1256an, Alfontso X.a Jakitunak forua eman zion Tolosari, eta hiribilduko biztanleek inguruetako herriek edota probintziek ez zituzten eskubideak jaso zituzten.

1794ko abuztuaren 9an, Konbentzio Gerran, frantsesek hiria hartu zuten, eta Espainiako Independentzia Gerran hamarkada batzuk geroago okupazioa errepikatu. Okupazio napoleonikoan, berriz, gerrillen erasoak gertatu ziren eskualdean.

Karlistaldietan, 1872-1876 artean, Tolosa karlistek kontrolatzen zuten hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen. Izan ere, El Cuartel Real egunkariaren egoitzetako bat bertan zegoen.

1844tik 1854ra, liberal moderatuen gobernuaren pean, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zuten, harik eta liberal aurrerakoiak gobernura iritsi eta Donostiak ordezkatu zuen arte, Aldundia eta gobernu-kudeaketa guztia hiriburu berrira eraman baitzituzten.[10]

1922an Laskuraingo zabalgunea egiten hasi zen, Gillen Eizagirre udal arkitektoaren diseinuari jarraituz.

1936ko abuztuaren 11ean Espainiako Gerra Zibilaren hasieraldera, abuztuaren lehen egunetan indar frankistak Nafarroatik Zegamara sartu eta Goierri igaro ostean Tolosa bereganatu zuten, eta handik ordu gutxira Tolosako euskarazko eta euskal kulturari buruzko liburuen erreketa burutu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uzturre mendiaren ikuspegia Tolosatik.

Ekonomi jarduera nagusiak zerbitzuetakoak dira, merkataritza eta administrazio-gune garrantzitsua da. Industria (metalaren industria, inprimategiak, zurgintza eta ehungintza) eta eraikuntza ere garrantzitsuak dira. Tolosako ekonomiaren ezaugarri nagusietako bat izan den papergintza, berriz, gainbeheran sartua da guztiz, eta lantegi gehienak itxiak. Lehen sektoreak garrantzi gutxiago du Tolosako bertako ekonomi jardueren artean, baina inguruko herrietako nekazari eta abeltzainen bilgune nagusia da. Lanean ari diren tolosarren % 1 besterik ez dabil sektore honetan; gainerakoak, erdibana ari dira beste bi sektoreetan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko maiatzaren 25ean egin ziren udal hauteskundeetan EAJk 7 Zinegotzi lortu zituen, 4 EAk, 2 PPk, 2 PSE-EEk eta 1 EB-Bk. Horren ondorioz, alkate Jokin Bildarratz (EAJ), lehendabiziko alkate tenientea Olatz Peon EAJ eta bigarrengoa Onintza Lasa (EA) hautatu ziren.

2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan, berriz, EAJk lortu zuen gehiengo osoa 9 zinegotzi eskuratu baitzituen, EAk 3, PSE-EEk 2, EB-Aralar koalizioak 2 eta PPk 1. EAE-ANVren zerrendak inpugnatuak izan ziren, baina jasotako boto baliogabeekin 4 zinegotzi eskuratuko zituzkeen. Gobernu Batzordea EAJk eta EAk osatu zuten, eta Jokin Bildarratz bigarrenez alkate izan zen.

2011ko maiatzaren 11n Bilduko Ibai Iriarte alkategaia Tolosako alkate bilakatu zen, Aralar alderdiko Iñaki Irazabalbeitia zinegotziaren babesaz.

2015eko udal hauteskundeen ondoren, EAJ alderdiko Olatz Peon bihurtu zen alkate.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 17
4.723 (% 50,18)
7 / 17
3.629 (% 39,26)
Euskal Herria Bildu*
7 / 17
3.779 (% 40,15)
8 / 17
3.804 (% 41,16)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
637 (% 6,77)
1 / 17
586 (% 6,34)
Aralar**
1 / 17
475 (% 5,14)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
**2015eko hauteskundeetan Aralar Euskal Herri Bildu koalizioaren barruan aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idiakez jauregiaren zati bat, errota eta Santa Maria eliza.
  • Aldundiaren jauregia (XIX. mendea). Triangelu plazan dago. Barrenatxoenea edo Portaletxe etxearen orubean dago eraikia, estilo Neoklasiko isabelinoan, eta laukizuzen luzanga da oinplanoaren forma. Antzinako harresiaren lerroari jarraituz eraikita dago, eta, beraz, fatxada alde zaharreko kaleekiko perpendikularra du eraikin honek. 80ko hamarkadan goitik behera berritu zuten, kultur etxea izan zedin (Antonio Maria Labaien Kultur Etxea da). 1844 eta 1854 artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza izan zen.
  • Andia dorrea: Kale nagusiko 17 zk.-n dago. Gaur egun, Erdi Aroko eraikinetik, zimenduez gain, armarria eta bi gargola gelditzen dira. Domenjón González de Andia, — ezizenez "Gipuzkoako Erregea"—, bizi izan zen han.
  • Aranburu jauregia (XVII. mendea), barroko estilokoa. Eraikin irregularra da, eta lau isurkiko teilatua du. Aurrealdeko fatxada apaindura gutxikoa da. Miguel Aranburu legelariaren armarria du (Gipuzkoako foruen bilduma idatzi zuen, 1697an).
  • Arrameleko San Joan Kapera (1850): Arramele auzoan, estilo neoklasikoan dago egina.
  • Atodo jauregia (XVI. mendea). Kale Nagusian, 35 zk.-n. Estilo errenazentistakoa, handia, eta fatxada, harlanduz egina, harburu zizelkatuek eusten dioten aleroi bikoitzez babestua dago. Eskuz landutako burdinazko balkoi ederrak ditu oin nagusian, eta azken oinean arku beheratuek osatutako hogei zulo simetriko. Armarri artistikoa: bi haur postura panpoxean, arrapala-lehoi bat erakusten dutela. Fermin Atodo konde palatinoaren jaiotetxea da. Hura Tolosako tertzioen kapitaina izan zen 1558an, eta Erroman Filipe II.aren enbaxadore.
  • Berdura plaza (1899). Tolosako azokaren kokalekuetako bat. Alde Zaharrean dago. Estalduraren egitura burdinazkoa da, eta gaina kristalezkoa du. Barazkien, loreen eta landareen azoka da.
  • Bonberenea etxe okupatua, musika kontzertu ugari eta mota askotako kultur ekintzak burutu ohi dira.
  • Corpus Christi eliza: Kondeko aldaparen eta Sakramentinoen aldaparen artean dagoen eliza.
  • Errota: Santa Maria elizaren alboan dagoen XIV. mendeko errota da. Gaur egun haur-liburutegia eta taberna da.
  • Gaztelako atea. Triangelu plazan dagoen sarrera-arkua handia da, eta kokatua dago Erdi Aroaz geroztik harresian Tolosatik Gaztela aldera joateko atea zegoen leku berean.
  • Idiakez jauregia (XVII. mendea), barroko estilokoa, eta oinplano zatikatu eta interesgarria duena. Bertan bizi izan zen Felix Maria Samaniego idazle alegialari guardiarra, 1775. urtean hiriko alkate izendatu zutenean.
  • Iturriza jauregia, XVI. mende bukaerakoa.
  • Kultur Etxea (XIX. mendekoa). Laukizuzen luzexka itxurako oina du eta garai bateko harresien lekuan dago. Horren ondorioz, Alde Zaharreko Arostegieta eta Errementeri kaleen hegoalderako bidea mozten du. Berpizkunde isabeldar estilokoa, laurogeiko hamarkadan guztiz berritua izan zen Kultur Etxea egiteko asmotan. 1844-1854 bitartean Gipuzkoako Diputazioaren egoitza izan zen.
  • Justizia jauregia (1853): Euskal Herria plazak lauki arkupedunaren alde bat betetzen du eta alde bakoitzak 50 metro ditu. Estilo neoklasikoa du plaza guztiak, eta jauregia banandu ezina bada ere, ikusgarriagoa da material hobeak, eta inguruko etxeak ez bezala, bi solairu baititu, hiru eduki beharrean. Ataria arkupeduna da, beheko oinean kare-harrizko harlanduz dago egina fatxada. Unanue eta Eskoriatza bertako arkitektoak dira egileak. Epaitegi horretako kartzelan konposatu zuen Jose Maria Iparragirre koblariak amaren omenezko "Nere amak baleki" zortziko hunkigarria. 2009. urtetik aurrera, TOPIC, Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroaren egoitza da. Europa osoan txotxongilo artearentzat zentro integral bakarra.
  • Gipuzkoako Artxibo Orokorra: 1904an Kortazar arkitektoak eraikia, Gipuzkoa osoan hormigoiz eraiki zen lehenbiziko eraikinetako bat izan zen. Jada XVI. mendetik aurrera Tolosa udalerria Probintzia Artxibategiaren egoitza zen, aurretik elizan zegoen
  • Gorrotxategi museoa: XIV. eta XIX. mendeen artean gozogintzan erabiltzen zituzten lan teknikak ikusgai daude.
  • Lapaza etxea: XVIII. mendeko eraikina da.
  • Naparzubia: Erdi Arotik Tolosatik Nafarrora joateko edota etortzeko erabili izan den zubia.
  • Plaza Berria: XVIII. mendean Tolosako Alde Zaharran eratutako plaza da.
  • San Frantzisko eliza eta komentua: Gaztelara zihoan antzinako Errege Bidean dago. Oinplano basilikala du eta 1676 urtealdera Nikolas Zumeta eta Agustin Lizarragak eraiki zuten. Bertako aldaree nagusiko erretaula eeta Antiatarren kapera nabarmentzekoak dira.
  • Santa Klara komentua eta eliza: Klarisatar mojen XVIII. mendeko zenobio barrokoa. Urreztatutako txurrigeratar-rokoko erretaula nagusia du.
  • Santa Maria eliza: Gaur egungo eraikina XVIII. mendekoa da eta 1.630 m²-ko azalera du. Antzinako eraikina 1503ko suteak kaltetu eta diru falta zela eta, 1548. urterarte ezin izan zitzaien berreraikitze lanei ekin. 1761an Martin Karrerak gaur egungo aurrealda eraiki zuen. XIX. mendean Silvestre Pérezek eraldaketa neoklasikoak gehitu zizkion.
  • San Migel eliza: Aldaba auzoan dagoen eliza.
  • Triangelu plaza: Tolosako bizitza sozialaren erdigunea, bertan urtero Ostegun Gizen egunez Tolosako inauteriei hasiera ematen zaie.
  • Tolosako zezen plaza: 1903ko ekainaren 24an inauguratua. Egun hartan Bombita zezenlariak toreatzea espero zen baina Bonarillo eta Guerreritok ordezkatu zuten.
  • Tolosako udaletxea: 1657-1672 artean eraikitako barroko estiloko ateztatuko beehe solairua eta burdin landuzko balkoiak ditun eraikina. Juan Arburola harginaren lana da.
  • Zerkausia: Tolosako eraikin eta ikur herrikoi nabarmenetakoa, 1899-1900 artean Juan Alejandro Mujika arkitektoak proiektatu zuen.
  • San Blas ermita: Tolosako San Blas auzoan aurkitzen den ermita bat da, Amarotz auzotik gora habiatuta. Ermita txiki bat da baina zeresan handia duena herrian, San Blas-eko festak ospatzen dira bertan, famatuak diren erroskilak salduz.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat jaialdi ospatzen dira urtean zehar Tolosan. Besteak beste, Tolosako Abesbatza Lehiaketa, Titirijai Jaialdia, Amalur Jardunaldiak, Eskultur Astea,[11] Tolosandblues eta bi urtez behin ospatzen den Bonberenea Sutan jaialdia aipatu daitezke.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako Zerkausia eta Oria ibaia.

Tolosako inauteriak urtero ospatzen diren festak dira eta inauteri gehienetan bezala, Pazkoa da erreferentzia data zehazteko. Tolosan ematen den gertaera sozial eta kultural garrantzitsuena da.[12]

Udako solstizioaren eta Joan Bataiatzailearen egunaren inguruan ospatzen diren festak dira.[13] Festetako elementu batzuk Ekainak 23ko San Joan sua, eta Ekainak 24ko Udal agintarien segizioa, prozesioa, Bordondantza eta Eskopetarien konpainiak dira besteak beste.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosak ere musikari dagokionez bere pertsonai eta talde ezagunak ditu.

Tolosako ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosa eta bere auzo, mendi eta inguru
parerik gabeak;
euren altzoan dira, San Joanen zaintzapean,
zazpi mende luze loratu;
oi, zenbat gudu!
oi, zenbat gudu!
harresi sendo-gotor hauen zainetan;
oi, zenbat musu!
oi, zenbat kezka!

Oria emaroaren ur-ertzetan.
Zure handitasunak eman zizun izena
eta ohorea, bai, Tolosa!
oi, zein bizia!
oi, zein alaia!
oi, zein ausarta!

Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
San Blas eta Urkizu,
Monteskue eta Usabal,
San Esteban eta Santa Luzia,
Olarrain eta Amarotz,
eta Aldaba Txiki:
hamairu alaba gure erreginak.

Armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
artisten sehaska,
euri-abaraska,
egitandi itzelen lekuko isil,
inaute-babesle,
euskara-maitale,
kanpotar guztien hartzaile.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako babarrunez osatutako platera.

Tolosar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Tolosar ospetsuen zerrenda»

Tolosar famatuenen artean ditugu Justo Mokoroa idazlea, Jose Ariztimuño "Aitzol" kazetari eta idazlea, Ainhoa Arteta sopranoa, Antonio Maria Labaien idazle, euskaltzale eta antzerkigilea, Periko Alonso eta haren seme Xabi Alonso futbolariak, eta Edurne Pasaban alpinista.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tolosa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa