Tolosako Kontzilioa
| Tolosako Kontzilioa | |
|---|---|
| Mota | kontzilio |
| Data | 1229 |
| Argumentu nagusia | Katarismo Albitar |
| Kokaleku | Tolosa Okzitania |
| Herrialdea | Tolosako konderria |
| Parte-hartzaileak | Folquet de Marseille (en) |
Tolosako Kontzilioa Eliza katolikoaren kontzilio bat izan zen, Folket Marseillakoa Tolosa Okzitaniako gotzainak 1229an deitua. Kontzilioak laikoei Bibliaren herri-itzulpenak irakurtzea debekatu egin zien.
Kontzilioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontzilioa bertako gotzainak deitu zuen, XIII. mendean Frantzia hegoaldean albitar mugimenduak izan zuenn hazkunde azkarraren mehatxuari aurre egiteko. Kontzilioak erabaki zuen parrokia bakoitzean herejeak (albitarrak[1][2] eta kataroak) bilatzea eta haien etxeak aurkituz gero suntsituak izatea,[3][4] eta Bibliaren latinez besteko itzulpenak suntsitzea, baita baimendu gabeko beste kopia batzuetarako ere.[5][6]
Kontzilioak honela ebatzi zuen:
| « | Debekatu egiten dugu, halaber, laikoei Itun Zaharreko eta Berriko liburuak edukitzea, norbaitek debozioz salterioa edo otoitz-orduen liburua jainkozko ofizioetarako edo Andre Mariaren Ofizio Txikirako eduki nahi ez badu behintzat; baina zorrotz debekatzen dugu liburu horien edozein itzulpen izatea.[7][8] | » |
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Folket Marseillakoa, Tolosako apezpikua, bi urte beranduago hil zen, 1231n, baina 1234an beste kontzilio bat egin behar izan zuten Tarragonan Inkisizioaren prozedura arautzeko[9]- 1233an Tolosara iritsia zena[10][11]- eta Tolosako Kontzilioaren deliberamenduak ere berresteko.
Tarragonako kontzilio honetako kalonje batek honako hau berretsi zuen:
| « | Inork ezin du Itun Zahar eta Berriko libururik izan, eta norbaitek baldin badauka, bertako gotzainari eman behar dio zortzi egun barru, erre daitezen...[12][13] | » |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Emmanuel LeRoy Ladurie Montaillou: the Promised Land of Error
- ↑ Carol Lansing Power and Purity
- ↑ Council of Toulouse 1229, Canon 14.
- ↑ Edward Peters, Heresy and Authority in Medieval Europe (Scolar Press, Londres, 1980), ISBN 0-85967-621-8, pp. 194–195, citing S. R. Maitland, Facts and Documents [illustrative of the history, doctrine and rites, of the ancient Albigenses & Waldenses], Londres, (Rivington, 1832), pp. 192–194.
- ↑ Edward Peters, Heresy and Authority in Medieval Europe, Edited with an introduction by Edward Peters, (Scolar Press, London, 1980) ISBN 0-85967-621-8, pp.194–195.
- ↑ Pierre Allix, Ecclesiastical History of Ancient Churches of the Albigenses (Oxford at the Clarendon Press, 1821.)
- ↑ Edward Peters. Heresy and Authority in Medieval Europe (Council of Toulouse, 1229, Canon 14), p. 195.
- ↑ The Bible Forbidden to the Laity at just for catholics.org
- ↑ ARCHDIOCESE OF TARRAGONA (TARRACONENSIS) at newadvent.org.
- ↑ Angus MacKay, David Ditchburn, Atlas of Medieval Europe, p. 124.
- ↑ Malcolm D. Lambert, The Cathars (Wiley, 1998) p. 25.
- ↑ The Church Council of Tarragona (1234 AD), 2nd Cannon.
- ↑ D. Lortsch, Historie de la Bible en France, 1910, p.14.