Tomás Aragüés Bayarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau aitari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tomás Aragüés».
Tomás Aragüés Bayarte
Bizitza
Jaiotza Deustia1903ko ekainaren  1a
Heriotza Barakaldo1956ko urriaren  7a (53 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak musika-irakaslea, orkestra zuzendaria eta musikagilea

Tomás Aragüés Bayarte (Tauste, Zaragoza, 1903ko ekainaren 1a - Barakaldo, 1956ko urriaren 7a) Euskal Herrian bizi izan zen musika irakasle, zuzendari eta konpositore aragoitarra izan zen. Zaragozako kontserbatorioan ikasia, 1940. urtean irabazi zuen Barakaldoko Udal Bandako zuzendari-postua eta urte hartatik hasi zen musika-irakaskuntzan Bilboko Kontserbatorioan. Obra ugari idatzi zuen konpositorea da (Obertura, Tríptico Hispano suite sinfonikoa; San Ignacio de Loyola, poema sinfonikoa; Peñas arriba, Santanderina eta Por tierras de Albarracín, banda-rapsodia; Suite Vasca, koroa), erlijio-musikak eman zion agian ospe handiena, idatzi zituen mezek bereziki: Sinite parvulos venire ad me, Ite ad Joseph, Sancho Abarca (1956). Tomas, bere semea, musikagile eta zuzendaria da orobat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]