Tom Tykwer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tom Tykwer
Tom Tykwer (Berlin Film Festival 2009).jpg
Bizitza
Jaiotza Wuppertal1965eko maiatzaren 23a
Herrialdea  Alemania
Familia
Bikotea(k) Franka Potente
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, musikagilea, argazki-zuzendaria eta soinu banda konpositorea
Lantokia(k) Berlin
Kidetza Berlingo Arteen Akademia
IMDb nm0878756
www.tomtykwer.com

Tom Tykwer (Wuppertal, Alemania, 1965eko maiatzaren 23a) film zuzendari alemaniarra da, nazioarte mailan ezaguna 1998an Lola rennt pelikula filmatzeagatik.

Bere esperientzian oinarritutako filmak egiteko konbentziturik, garaiko neskalagunarekin errietak filmatu zituen 1990eko Because filmean. Lortutako arrakastak zinemagintzan jarraitzea adoretu zuen. Bigarren filmak (Epilog) zinemagintzaren gaineko teknika menderatzea ahalbidetu zion, baina krisi ekonomikoa ere ekarri zion.

Hurrengo filmak Die tödliche Maria (1993) eta Winterschläfer (1997) film luzeak izan ziren. Alemanian atentzioa bereganatzen hasia bazen ere, nazioarte mailan ospea hurrengo filmarekin, Lola rennt izenekoarekin (1998), eskuratu zuen. Lola rennt pelikulako protagonista berarekin, Franka Pontenterekin hain zuzen ere, hurrengo filma egin zuen, Der Krieger und die Kaiserin (2000). Ondoren Heaven etorri zen.

Horren ostean, Franka Potentearekiko erlazioa moztuta, artistikoki nekaturik sentitzen zen. Paris je t'aime (2006) filmerako zinta osatzen duen film laburretako bat zuzendu zuen Tykwerek: True izenekoa. Geroago, Das Perfum liburuaren filmerako egokipena egin zuen.

Filmografia zuzendari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tom Tykwer Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.