Tom ibaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tom
Томь (errusieraz)
Tom bei Tomsk.jpg
Datu orokorrak
Luzera 827 km
Geografia
Koordenatuak 54° 38′ 06″ N, 87° 22′ 53″ E / 54.635°N,87.381388888889°E / 54.635; 87.381388888889Koordenatuak: 54° 38′ 06″ N, 87° 22′ 53″ E / 54.635°N,87.381388888889°E / 54.635; 87.381388888889
Herrialdea Errusia
Lurraldea Kemerovo oblasta, Tomsk oblasta eta Khakasia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 62.030 km²
Arro hidrografikoa Ob basin Itzuli
Bokalea Ob
Mendizaletasuna

Tom (errusieraz: Томь) hego-mendebaldeko Siberiako ibaia da, Errusiako Khakasia eta Kemerovo zein Tomsk oblastak zeharkatzen dituena. Ob ibaiaren eskuinaldeko adarra da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tom ibaiak 827 kmko luzera eta 62.030 km²ko arroa ditu. Khakasian du iturria, Abakan mendigunean (Altai mendien iparraldeko adarra), eta Kuznetsk arroa zeharkatzen du. Tomsk hiritik 50 km ipar-mendebaldera Obera isurtzen da.

Ibai ertzeko hiri nagusiak Mezhduretxensk, Novokuznetsk, Kemerovo, Jurga, Tomsk eta Seversk dira.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tom ibaiaren emaria 1936-1990 bitartean neurtua izan da Tomsken (ahoa baino 75 km lehenago)[1]. Gune horretan, drainatutako eremuak 57.000 km² ditu, arro osoaren % 91,9. Emari handiena maiatzean du (4.522 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (135 m³/s).

Tom ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Tomsken neurtuak
Datuak: 1936 eta 1990 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tom ibaia Tomsken Webworld.unesco.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tom ibaia Aldatu lotura Wikidatan