Thomas Becket

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomas Becket» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Thomas Becket
De Grey Hours f.28.v St. Thomas of Canterbury.png
Canterburyko artzapezpikua

1162ko ekainaren 3a - 1170eko abenduaren 29a
apezpiku katoliko

1162ko ekainaren 3a -
Artzapezpiku katolikoa

1162ko ekainaren 3a -
Elizbarrutia: Q3618590 Itzuli
Bizitza
Jaiotza 1118 edo 11201119ko abenduaren 21a
Herrialdea  Ingalaterrako Erresuma
Heriotza Canterburyko katedrala1170eko abenduaren 29a (51 urte)
Hobiratze lekua Canterburyko katedrala
Heriotza modua gizahilketa
Hezkuntza
Heziketa Boloniako Unibertsitatea
Hizkuntzak Anglo-Norman Itzuli
latina
ingeles ertaina
Jarduerak
Jarduerak teologoa, klerikoa, epailea eta apaiz katolikoa
Santutegia
Abenduaren 29
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Thomas Becketen hilketa irudikatzen duen esmaltea, XII. mendea, Louvre, Paris.

Thomas Becket (Londres, 1118 edo 1120 - Canterbury, 1170ko abenduaren 29a) Ingalaterrako apezpiku martiria izan zen. Eliza Anglikanoak eta Eliza Katolikoak santutzat gurtzen dute.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1154. urtean, Teobaldoren ekimena zela eta, Ingalaterrako erresumako kantziler izendatu zuen Henrike II.aren erregeak. Adiskide handiak izan ziren erregea eta Thomas Becket, eta Teobaldoren ondorengo izendatu zuen erregeak. 1162. urtean Canterburyko artzapezpiku egin zen eta uko egin zien 1164. urteko Clarendongo Konstituzioei, besteak beste erregearen aginpidea elizakoaren gainetik ezartzen zuelako eta, horien arabera, erregeari berari ematen zitzaiolako apezpikuak izendatzeko aukera.

Saldukeriaz, Frantziara erbesteratu zen eta 1170. urtean, Alexandro III.a Aita Santuaren baimenaz, Henrike II.a eta haren semea ondorengo izendatu zuten ingeles prelatuak eskumikatu zituen. Ingalaterrako erregeak Thomas Becketen Canterburyko apezpikutegirako itzulera onartu zuen Aita Santuaren mesfidantza areago ez zedin, baina 1170. urteko abenduan erregearen aldeko nobleek hil zuten Thomas Canterburyko katedralean. Haren hilobia erromesen gune bihurtu zen 1173. urtean egin zuten santu.

Santu izendatu zuten hil eta hiru urtera. Henrike VIII.ak ohostu egin zuen haren tenplua 1538. urtean, eta kendu egin zuen Thomas Becketten izena Ingalaterrako egutegitik.

Santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren eguna abenduaren 29an ospatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Becket Aldatu lotura Wikidatan