Tomas Lizarazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomas lizarazu» orritik birbideratua)
Tomas Lizarazu

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1993ko maiatzaren 15a (30 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, gitarra-jotzailea eta musikaria

Tomas Lizarazu González edo Tom Lizarazu (Azkoiti, 1993ko maiatzaren 15a) Bulego taldeko ahotsa eta gitarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitzako lehenengo etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomas Lizarazu Azkoitian jaio zen 1993an. Bere lehen hezkuntzako ikasketak Floreaga Salestar ikastetxean egin zituen, zentro honetan begirale bat izan zuen, begirale honek hamar bat urtera esan zion bere garaiko umerik gaiztoena izan zela. Gerora formaldu egin zen. Tomasen ustez oraindik ere badauka hiperaktibo puntu bat, baina urteekin ikasi egin zuela energia hori bideratzen. Umetan ezin izaten zen geldirik eta isilik egon, mugimendua behar izaten zuen, eta asko hitz egiten zuen. Eskolako notetan ere beti gauza bera jartzen zioten: jarrera hobetu beharra zeukala, gutxiago hitz egin eta arreta handiagoa jarri. Bere umetako oroitzapenak oso onak direla dio. Lagunekin ibiltzea gustuko zuen, udalekuetan oso ondo pasatzen zuen beti, eta eskolaz kanpoko jarduera pila bat egiten zituen. Musikarekin lehen harremana ere oso umetan izan zuen; 4 bat urterekin hasi zen musika eskolan, pack osoan: korua, solfeoa, biolina, saxofoia… Eta kirola ere egiten zuen. Oso ona ez zen, musikan kirolean baino gehiago nabarmentzen zen, baina nahiko altua zenez, moldatzen zen[1].


Ikasle moduan ondo konpontzen zen, aparteko arazorik gabe. Abeslariak alfer samartzat hartzen du bere burua garai hartan; askotan, hasierako azterketetan nahiko nota kaskarrak ateratzen zituen, eta gero, errekuperaketetan, egundokoak. Irakasleei ez zien grazia handirik egiten horrek, eta errieta batzuk entzun behar izaten zituen.

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako unibertsitatean diseinu Industrialeko eta Produktuaren Garapeneko Ingeniaritza ikasi zuen, eta Seihileko bateko truke programa Real Instituto de Tecnologia-n parte hartu zuen Stockholmen Suedian Kungliga tekniska högskolan. Esperientzia dauka Product manager, Industrial designer and product developer eta Bachelor Thesis as Industrial Design Internean.[2]

Musikarako zaletasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxetik beti izan da musika giroa: etxean denbora oro zegoen musika klasikoa jarrita eta ama kantatzen. Familia musikazalea dauka, gehienbat amaren aldekoa; izeba zena ere piano jotzailea eta musika eskolako irakaslea zen. Tomasek eskuratu zuen lehenengo disko AC/DCren disko bat izan zen, osabak eta lehengusu batek oparitu ziotena,honek asko markatu zuen abeslaria. Hasieran, Olentzerotan-eta eskatzen zituen diskoak, eta gero hasi zen Internetetik jaisten. Horrek sekulako aukerak ematen zizkion nahi zuen musika entzun ahal izateko.

Karrera musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikan lehengo pausua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 edo 5 urterekin hasi zen biolina jotzen, eta zortzi bat urtean jardun zuen. Bukaerako urteetan, gustuko zituen kantuen partiturak ateratzen zizkion irakasleak, eta haiek jotzen zituen, nolabait hor hasi zen musika bere erara interpretatzen. AC/DCren diskoa oparitu zion lehengusuak. Gabon batzuetan gitarra elektrikoa oparitu ziotenean musika egiten hasi zen. Tomek ez zuen gitarrarik eskatu, ez zitzaion inoiz burutik pasatu ere, baina hura bere eskuetara iritsi zenean mundu berri bat ireki zitzaion. Ordurako 14 urte zituen. Zapata kaxa baten tamainako anplifikagailu batekin aritzen zen, topera jarrita, egun guztian. Biolina eta saxofoia jotzen bazekien, baina gitarra jotzen arrastorik ez, ezta nola afinatzen zen ere. Gogoan du bere lehenengo egunean gitarra entxufatu zuela eta gau guztia eman zuela jotzen. Pixkanaka-pixkanaka ikasten hasi zen, bazeukan oinarria, bere kabuz ikasi zuen. Bertsioak egiten hasi zen aurrena, lagunekin geratu eta elkarri kantuak erakusten. Pixkanaka bere pareko jendea topatzen joan zen, zaletasun eta kezka antzekoak zituena. Alai Batzan ibiltzen ziren orduan, eta tartean behin salestarren bat joaten zen gitarrarekin eta hark ere gauzatxoak irakasten zizkien.

Lehen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alai Batzatik antolatzen zituzten jardueren bueltan sortutako bat izan zen Tomen lehenengo taldea. Tarteka beste herri batzuetara irteerak eta beste eskola batzuetako jendearekin ekintzak egiten zituzten, haien artean kontzertuak. Gitarra zeukanez, hura erabili nahi izaten zuen, eta halaxe elkartu zen gaur egun Bulegoko bateria den Xabirekin eta beste lagun batzuekin. Orduan hasi ziren lehenengo kantuak sortzen, eta publikoaren aurrean ere orduan jo zuten lehendabiziko aldiz. Baina lehenengo talde-taldea Garraxika izan zen, gerora Sardintzarrak izango zena. 15-16 urte zituen. Oso erraz ateratzen zen Tom jendaurrean, gustatzen zitzaion.

Kantatzen hasten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txitxarron izan zen bere lehen aldia. Garai hartan, ohitura zen Batxilergoko lehendabiziko mailako ikasleek Txitxarron dirua lortzeko desfilea egitea. Gitarra joko al zuen galdetu zioten; hasieran ezetz esan zien, eta azkenean kantatzen bukatu zuen. Knockin' on Heaven's Door, Wonderwall eta beste kanturen bat-edo jo zituzten. Eta behin Txitxarrokoa bukatuta, ezin zen horrela utzi, eta taldea sortu zuten: Moonlight. Popetik gertuago zegoen zerbait egin nahi zuten. Denboraldi batean ibili ziren, kontzertu batzuk eman zituzten, motibazioa galdu zuten arte.

Passepartout[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika egitea gustatzen zitzaielako sartzen ziren proiektuetan, baina azkenean, talde bat ondo antolatzeak denbora asko inbertitzea eskatzen du, eta ez dago denbora alferrik galtzearen gogorik. Passepartoutek bidea hasita zuen Tom sartu zenerako. Lehenengo kontzertua eman aurretik ailegatu zen taldera, baina ordurako, lokalean ordu batzuk sartutakoak ziren. Xabik, Jontxuk, Rubenek eta Albertok osatzen zuten taldea, sartu zen gero, Albertoren ordezko, kanpora joatekoa zelako. Ikusten zen landutako proiektua zela, gogoarekin ari zirela. Ziurrenik adinagatik ere izango zen, baina ordura arte ibili zen taldeetan nahiko normala zen entseatzera berandu azaltzea, edo ez azaltzea, edo kontzerturen batera pixka bat ukituta azaltzea. Baina Passepartoutek beste itxura bat ematen zuen, itxura oso ona, eta horregatik batu zen. Lan pila bat egin zuten, ordu asko sartzen zituzten lokalean, eta Passepartoutek eman zien Bulego sortzeko oinarria. Asko ikasi zuten, gehienbat gauzak nola egin behar ezin diren, denbora zertan galtzen zuten… Eraginkor funtzionatzen ikasi zuten. Maketa atera zuten, eta maketako Belats kantua aurkeztu zuten Gaztearen Maketa Lehiaketara. Bi sari banatzen zituzten, eta Passepartouteko kideek irabazi zuten ikuslearena. Garraxika eta Moonlight tadeetatik zetorren; kontzertu pila bat emandakoa zen, baina ia denak herrian, eta bat-batean, hastea talde berri batekin, ateratzea bost kantu, kantu horiek estudioan grabatzea, eta horietako batekin Maketa Lehiaketan sari bat irabaztea gorena izan zen. Horrek bultzada handia eman zien lanean jarraitzeko; Haiek egindakoa publikoari gustatu zitzaiola jakitea motibazioa zen kantu berriak sortzen jarraitzeko. Sariari esker kontzertu batzuk eman zituzten, baina laster bueltatu ginen betiko martxara. Lanean jarraitzen zuten, gauzak sortzen, baina gehiagora ez ziren joaten. Proposamenak berak ez zeukan jomuga bat, gauza asko egin nahi zituzten, oso zabala zen, baina gero horrek berak barreiatu egiten zien. Ondo pasatzen zuten musika egiten, eta musika oso konplexua egiten zuten, ordu asko sartzen zituzten, baina gero ez ziren jendearengana ailegatzen. Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan ezagutzen zieten, baina, handik kanpo ez zeukaten ezagutzen zieten jenderik. Passepartouten azken diskoa kaleratu eta gero hartu zuten erabakia. Asko-asko landutako diskoa egin zuten, diseinua zainduta, ekoizle batekin, estudio bat alokatuta, eta diskoak ez zuen irteerarik izan. Diru mordoa inbertitu zuten eta ez zuen ezertarako balio izan. Baina ez zen hori bakarrik; haiek oso ondo pasatzen zuten arren, ikusten zuten ez zegoela feedbackik, ez zirela jendearengana iristen. Eta horrez gain, konturatu ziren haien musika interesak ere aldatzen ari zirela, garatzen, atentzioa deitzen zietela beste gauza batzuek, ordura arte entzun gabeko gauzek.

Bulego[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantu berriak konposatzen hasi zen eta ikusi zuten zerbait aldatu beharra zeukatela, kantu haiek ezin zituztela Passepartoutekin atera, eta proiektu berri bat eraikitzea erabaki zuten, hutsetik. Garbi zeukaten proiektu berri horrek zehatza izan behar zuela, jomuga bat eduki behar zuela eta estilo bat sortu behar zutela, eta ez zela dena sartuko. Ikusi zuten nazioarteko talde askok proposatzen zutena ez zela musika hutsa, baizik eta estetika bat, arropa batzuk, tipografia bat, kolore bat, bideoklip mota bat… eta esan zuten: "Zergatik ez dugu horrelako bat montatzen?". Eta pixkanaka-pixkanaka gauzak definitzen hasi ziren. Lehendabizi, musika estiloa, eta ez zen izan batere erraza. Adibidez, musikari bezala, instrumentuak beste era batera jotzen ikasi behar izan zuten. Beste batzuek nola egin zuten ikusi zuten, eta hortik abiatuta haiena sortu zuten. Bulegoko kideek hori egin zuten, eta esaten dute. Garai bateko punk taldeek-eta horixe egiten zuten; musikaz gain saltzen zuten estetika bat, arropa mota bat, jarrera bat… Bulego ez da musika talde soil bat, da diziplina anitzeko proiektu bat; arlo askotako profesionalek osatzen duten lantaldea, eta haietako bakoitzak bere zereginak ditu. Agertoki gainera igotzen diren bost musikariek musika egiteaz arduratzen dira batez ere, eta gero beste gauza batzuetaz arduratzen diren profesionalak daude: Eneko Aranbarri arropez, Ander Azpiazu koloreez eta estetikaz, Zeziliok webgunearekin lagundu digu, Ane Lizarralde da haien community managerra eta Eñaut Gaztañaga produkzioan eta postprodukzioan laguntzen ari die. Oso-oso pozik daude taldeak zein ondo joaten ari denarekin. Nahiz eta kristoren lana egin, kristoren ilusioa jarri, denbora eta diru mordoa inbertitu esperoko erantzunik ez jasotzea aukera bat zen. Taldea publikoki aurkeztu eta bete-betean harrapatu zien Covid-19aren pandemia eta hasieran sekulako kolpea hartu zuten, baina argi zeukaten geldirik ez zirela geratuko, haien esku zegoen guztia egin zuten, egoerak ahalbidetzen zuen horretara egokitu eta etengabe gauza berriak sortzen joan ziren. Orain arte jaso duten erantzuna ezin hobea izan da, baina ez da izan kasualitatez etorri zaielako, hilabete haietan guztietan egunero egunero egin zuten lan guztiagatik baizik. Pauso txiki bakoitza lorpen bat da haientzat, eta ikaragarri disfrutatzen ari dira.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bulego (2019ko abendua) Gaztain estudioetan grabatua Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean.[3]
  • Ilun dagoen arren (2020ko irailean) Gaztain estudioetan grabatua Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean.
  • Erdian oraina (2021eko abenduan) Oso Polita / Panda Artist
  • Gure bizitzako lehen bira (2022ko abenduan) Oso Polita / Panda Artist
Bulegoko lehen biraren diska

Birak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure bizitzako lehen bira (2022)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomas Lizarazu beste lau kiderekin eta atzean daukaten ekipo guztiarekin batera haien lehen bira egin zuten 2022. urtean zehar. Bira honetan zehar 56 kontzertu eman zituzten, 78 ordu eman zituzten eszenatokien gainean, 952 kantu jo zituzten, 16404km eman zituzten errepidean. Aipatu bezala kontzertu mordo bat eskaini zituzten urte honetan zehar nabarmenenak hurrengoa izanik: Bilboko Abandoibarra, Santurtzi, Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao BBK Live, EHZ festibala, Donostia eta haientzako bereziena izan zena, Azkoitia, haien herria. Bira hau gogoratzeko eta Bulegoko fanentzako eskaini zuten 2022ko Durangoko azokan "Gure bizitzako lehen bira" diskoa eta 20 minutuko dokumental txiki bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arzallus, Aitziber. (2020). «Tomas Lizarazu: "Musikak balio izan dit aurreiritziak albo batera uzten ikasteko" - Azkoitia» Maxixatzen.eus (maxixatzen) (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
  2. Lizarazu, Tomas. (2023). LinkedIn. LinkedIn.
  3. «Bulego» merchandroll.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]