Tommaso Landolfi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tommaso Landolfi
Bizitza
Jaiotza Pico1908ko abuztuaren 9
Herrialdea  Italia
Heriotza Erroma1979ko uztailaren 8 (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, poeta, idazlea, itzultzailea, eleberrigilea eta zientzia-fikzio idazlea
Jasotako sariak

Tommaso Landolfi (Pico, Lazio, 1908ko abuztuaren 9a - Ronciglione, Italia, 1979ko uztailaren 8a) italiar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama oso gazte zela hil zitzaion, eta Cicognini de Prato barnetegira bidali zuten. Oso irakurzalea zen, eta mirespen handia zien Dante, Giacomo Leopardi eta D´Annunziori, baina baita alemaniar, frantses eta errusiar idazleei ere. Besteak beste, idazle haien itzultzaile aritu zen.

Lehenengo liburua idatzi zuenetik bertatik, nabarmena zen bere idazkeraren originaltasuna: Dialogo dei massimi sistemi (1937, "Sistema handiei buruzko elkarrizketa"). Lehenengo urteetan, abangoardiako aldizkariak irakurtzen zituztenen eskura besterik ez ziren iristen bere lanak. Lan horietako pertsonaiak bitxiak ziren, umore beltzaz baliatzen zen, eta animaliak sartzen zituen askotan protagonista gisa. Pietra lunare (1939) lanean, esate baterako, mutiko gazte baten eta ahuntz eme baten arteko ezkutuko harremana azaltzen du. 1942an La Spada ("Ezpata") lan sadikoa argitaratu zuen, eta ondoren, Cancroregina (1950) zientzia-fikzioko kontakizuna. Le Due Zittelle (1950, "Bi Neska Zaharrak") lanean, berriz, bi neskazaharrek hazitako tximino baten abenturak eta heriotza azaltzen ditu. 1953an La Bière du pécheur ("Arrantzalearen hilkutxa") argitaratu zuen, gogoeta autobiografikoak eta datarik gabeko egunkarietako orrialdeak nahasten dituena. Landolfik idatzi zuen guztia larritasunak eragina da, eta bere lanetan beti agertzen da erruaren ideia, pertsonaien beldurren eta fobien bidez adierazia. Intzestua ere gai arrunta da Landolfiren lanetan, Un Amore del nostro tempo (1965, "Gure garaiko amodioa") obrak erakusten duenez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]