Tonacatecuhtli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Tonacatecuhtli mexika mitologiako jainko bat da. Sorreraren eta ugalkortasunaren jainkoa da. Gorengo zeruetan bizi zen. Munduaren sorreran lur eta zeruan banandu zuen. Ometecuhtli eta Omecihuatl bizitzaren sortzaileak izan ziren arren, bi jainko hauen sortzailea izan zen Tonacatecuhtli, baita planeta osoarena ere.

Tonacatecuhtli eta Xiuhtecutlik Nanahuatzin deitu zuten, jainko noble itxuragabetu eta gaixoa, sakrifika eta eguzki bihur zedin, sutzar handi batetara botaz. Zerura iritsi zenean, Tonacatecuhtlik eta Tonacacihuatlek lertxun lumazko tronu batean jarri zuten.

Bere izenak "Gure haragiaren jauna edo mantenuen jauna" edo "erdiko izakia" esan nahi du.

Tonacatecuhtlik Chantico zakur bihurtu zuen baraualdi bat arrain eta piper erreak janez hautsi zuelako.

Batzuetan lehen aipaturiko Ometecuhtlirekin nahasten da.

Bere emaztea Tonacacihuatl zen, "Gure haragiaren anderea edo mantenuen anderea" esan nahi duena. Sarri nahasten da Citlalicue edo Xochiquetzal jainkosekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]