Edukira joan

Tondeluna

Koordenatuak: 42°22′54″N 3°01′17″W / 42.381666666667°N 3.0213888888889°W / 42.381666666667; -3.0213888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tondeluna
gune populatua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Posta kodea26270
Geografia
Koordenatuak42°22′54″N 3°01′17″W / 42.381666666667°N 3.0213888888889°W / 42.381666666667; -3.0213888888889
Map
Altitudea996 m
Demografia
Biztanleria3 (2010)

Tondeluna Errioxako Autonomia Erkidegoko Ojacastro udalerriko herrixka da. Herrixkak euskal toponimo bat du.[1]

Ayagoko mendien azpian dago, Demanda mendilerroaren ipar-ekialdean, Oja ibaira isurtzen den Batastarra haranaren goiko zatian, ezkerraldetik, 996 metro inguruan (zk. g.). Haranaren hondoan dago, Santo Domingo eta Ezkarai lotzen dituen LR-111 errepidetik Arvizako bidetik gora, eta herrixka hori zeharkatuz, 2 kilometro dira herriraino.

Tondeluna herrixka, bere kokapena, komunikazio-azpiegitura txarrak eta bertako biztanleek bizi zuten biziraupen-ekonomia eskasa zirela eta, despopulatzera iritsi zen 1970eko urteetan, Oja Garaiko eskualdeko beste herrixka batzuk bezala. 1990eko hamarkadaren hasieran birpopulatu zen, hogei urtez abandonatuta egon ondoren.[2][3]


Tondeluna

     Biztanleria (2000-2015) INEren arabera.[4]

Herrian Tondeluna gazta egiten dute eskuz, Errioxako ahuntz gaztarik onenetakoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]