Tonkatsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tonkatsu
breaded cutlet (en) Itzuli eta pork dish (en) Itzuli
Materialaktxerrikia
panko (en) Itzuli
Historia
JatorriaJaponia

Tonkatsu (japonieraz: 豚カツ, とんかつ, edo トンカツ?) Japoniako plater tipiko bat da, XIX. mendearen amaieran asmatu zutena.[1] Txerri txuleta bat da, zentimetro bateko zabalera du, birrineztatua eta frijitua, zatitua; normalean haragiari gatza eta piperbeltza gehitzen zaio, eta irinetatik pasatzen da, ondoren arrautza irabiatuak, eta, frijitu aurretik, pankotik (japoniar ogi malutak) pasatuz amaitzen da.

Bere jatorrian, yōshoku mota bat bezala hartzen zen, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran asmatutako mendebaldeko janariaren bertsio japoniarrak, eta katsu-retsu (txuleta) edo soilik katsu deitu zitzaion. Lehen katsu-retsua txahalarekin egiten zuten; esaten denez, txerrikirekin egindako bertsioa, gaur egungoaren antzekoa, 1899an zerbitzatu zen lehen aldiz, Ginzako jatetxe batean, Tokion.[2][3] "Tonkatsu" hitza 1930eko hamarkadan sortu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tsuji, Shizuo. (1980). Japanese cooking: A simple Art. New York: Kodansha International/USA ISBN 1568363885..
  2. (Japonieraz) 岡田, 哲. とんかつの誕生―明治洋食事始め. , 166 or..
  3. (Japonieraz) 小菅, 桂子. にっぽん洋食物語大全. , 122 or..
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.