Tonu (hizkuntzalaritza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mandarin txineraren lau tonu nagusiak, ma silabarekin ahoskatuak.

Tonua, hizkuntzalaritzan, ahotsaren maiztasun-aldaketa da, silaba edo hitz bat ahoskatzean egiten dena.[1]

Hitzezko hizkuntza guztiek erabiltzen dute intonazioa informazio paralinguistikoa, emozionala edo beste mota batekoa adierazteko, eta enfasia, kontrastea eta antzeko ezaugarriak transmititzeko. Baina, horrezaz landa, hizkuntza batzuek hitzak edo haien inflexioak bereizteko baliatzen dute tonua, kontsonanteen eta bokalen antzera. Ezaugarri hori duten hizkuntzei tonu hizkuntza deitzen zaie;[2] hizkuntza horien tonu-patroi bereizgarriei tonema izena ematen zaie, fonemekiko analogiaz. Tonu hizkuntzak arruntak dira Asiako ekialdean eta hego-ekialdean (txinera, vietnamera, thailandiera eta besteak), Pazifiko aldean, Afrikan (khoisan hizkuntzak, adibidez) eta Ameriketan (navajo, txerokiera eta besteak); munduko hizkuntzen % 70 inguru tonala dela jotzen da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tonu. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).
  2. McWhorter, John. The World’s Most Musical Languages. The Atlantic, 2015-11-13, theatlantic.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  3. Best, Catherine T.. The Diversity of Tone Languages and the Roles of Pitch Variation in Non-tone Languages: Considerations for Tone Perception Research. Frontiers in Psychology, 2019-02-26, frontiersin.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.