Tony Bennett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tony Bennett
Tony Bennett National Italian American Gala.jpg
Bizitza
Izen osoa Anthony Dominick Benedetto
Jaiotza New York1926ko abuztuaren 3a (94 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua New York
Familia
Ezkontidea(k) Sandra Grant Bennett  (1971 -  2007)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa High School of Art and Design (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, margolaria, autobiografialaria, jazz musikaria, aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Tony Bennett
Genero artistikoa jazza
popa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Columbia Records
Concord Records
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

tonybennett.com
IMDB: nm0004746 TV.com: people/tony-bennett IBDB: 31735
Facebook: tonybennett Twitter: itstonybennett Instagram: itstonybennett MySpace: tonybennett Spotify: 2lolQgalUvZDfp5vvVtTYV Last fm: Tony+Bennett Musicbrainz: 8be0594f-8c13-46bb-ab06-f93ffba5c776 Songkick: 500873 Discogs: 170754 Allmusic: mn0000006334 Edit the value on Wikidata

Anthony Dominick Benedetto, musika-munduan, eta, profesionalki, Tony Bennett izenpean ezaguna (New York, 1926ko abuztuaren 3a)[1] estatubatuar pop tradizional abeslaria da, bai eta jazz- zein big band eta show-abestietako abeslaria ere. Margolaria ere bada, bere hainbat obra erakunde ezberdinetako behin-betiko erakustokiaren parte direnak. Era berean, Astoria auzoko (Queens, New York) Frank Sinatra Arte-Eskolako sortzailea ere bada.[2]

Astoria zein Pyrites-en jaio eta hazia (New York), familia italo-estatubatuar batean, Bennett urte gutxirekin hasi zen abesten. II Mundu Gerrako amaiera aldera AEBetako Armadarekin borrokatu zuen Europako Antzokian. Ostean, bere abeste-teknika hobetu eta gero, Columbia Records-ekin sinatu eta, 1951ean, bere lehen single ospetsua kaleratu zuen: "Because of You". Ostean, 1953ko hasieran beste abesti ezagun bat kaleratu zuen ere: "Rags to Riches". Bere jazz-abestea hobetu ostean, 1950eko hamarkadaren amaieran bere garai gorenena ailegatu zen; esaterako, The Beat of My Heart eta Basie Swings, Bennett Sings albumekin. 1962an, bere abesti ezagunena grabatu zuen ere, "I Left My Heart in San Francisco". Rock-aroaren gorenean bizitza isilago bat pasa ostean, 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran berpizkunde bat pairatu zuen. Bere azken lana Lady Gagarekin batera argitaratutako Cheek to Cheek albuma da (2014), Grammy Sariduna dena, Ahots-Pop Tradizionaleko Album Onena kategorian.

19 Grammy Sari irabazi ditu, bai eta bi Emmy Sari ere. Mundu osoan, 50 milioi disko baino gehiago saldu ditu. 2021eko otsailean, 2016. urtetik aurrera Alzheimera pairatzen duela argiratatu zen, diskak grabatzen eta kontzertuak ematen jarraitu badu ere.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Tony Bennett» Biography Noiz kontsultatua: 2021-03-20.
  2. (Ingelesez) Kilgannon, Corey. (2009-06-26). «He’s Never Left Astoria Behind» The New York Times ISSN 0362-4331. Noiz kontsultatua: 2021-03-20.
  3. (Ingelesez) Aswad, Jem; Aswad, Jem. (2021-02-01). «Tony Bennett Reveals Battle With Alzheimer’s Disease» Variety Noiz kontsultatua: 2021-03-20.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]