Tony Fruscella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tony Fruscella
Bizitza
Jaiotza New Jersey1927ko otsailaren  4a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1969ko abuztuaren  14a (42 urte)
Jarduerak
Jarduerak jazz musikaria
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua tronpeta
Diskoetxea Xanadu Records Itzuli

Tony Fruscella (Orangeburg, 1927ko otsailaren 4a-New York, 1969ko abuztuaren 14a) estatubatuar jazz musika estiloko tronpeta-jotzailea izan zen. Estilismoari dagokionez, cool esparruan kokatua, Chet Baker-en jarraitzaile sutsu bat izan zen eta haren antzera ibili zen droga munduan murgilduta, bizitza horrek behar baino azkarrago gertatuko zen heriotzera eramango zuelarik.

Bere estilo cool-a sofistikatu, estilizatu eta intimista da.

Bizitza eta Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikalki armadako orkestran hezi zen eta Miles Davis, Joe Thomas eta Bix Beiderbeckek eragindako ukitu cool-ak 1950eko hamarkadan Charlie Barnet, Lester Young, Gerry Mulligan edo Stan Getzen ohiko laguntzaile bilakatu zuen.

Saio bakarrean izan zen lider, 1955ean, I'll Be Seeing You.

Urte horretatik aurrera, drogek eta alkoholak asko mugatu zuten bere jarduera musikala; Don Joseph tronpetajolearekin ikus daiteke 1950eko hamarkada amaieran, baina horren ondoren, ez zen gehiago jazz munduan entzun eta zirrosiak hilko zuen 1969an.

Jazz Factory zigiluak The Complete Works editatu zuen 1999an, bere grabaketa guztiak bilduko zituen album laukoitza.