Tony Pájaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tony Pájaro

Bizitza
JaiotzaManila, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaDonostia
Tokio
Hezkuntza
HeziketaFilipinetako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakpintorea eta irakaslea

Tony D. Pájaro (Manila, Filipinak, 1948) Filipinetako margolaria da. Filipinetan jaio eta Arte Ederrak ikasi zuen, eta gero ikastaro osagarriak egin zituen Filipinetako Unibertsitatean (1970), Bilboko Unibertsitatean (1981), UPV/EHUn (1983) eta Filipinetako Ifugao, Hanunoo, B'Iaan eta T'Boli tribuen arte eta kultura ikertu zituen (1988).[1][2]

Nazio Batuen Erakundeak "Diploma of Honorary in Painting" agiria eman zion 1975ean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manilan jaio zen, Victor Pájaro eta Claudia Diestro izan ziren bere gurasoak. Karrera artistikoari Filipinetan eman zion hasiera, baina gero Japonian eta Europan ere aritu da. Arte-irakaslea izan zen Manilan (1970-1975), Tokion (1975-1976), eta Donostian (1976-2000, 2005). Harrezkero Donostian haurrentzako "Art Club" arte-tailerraren arduraduna da.

Philippine Graphic Magazine aldizkarian eta The Philipine Daily Inquirer egunkarian kolaboratzailea izan zen (1997-2002). 2020an Filipinetako Art Collector's Guide erakundeko kidea izan zen.

1995ean Kroazian, Bosnian eta Herzegovinan "Adierazpen plastikoa" udako ikastaroaren arduraduna izan zen errefuxiatu-guneetan, SOS Balkanes Gipuzkoarekin.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira 26 erakusketa antolatu ditu, besteak beste hiri hauetan: Donostia, Manila, Tokio, New York, Michigan, Chicago, Madril, Bartzelona, eta Iruñea.

Portugalen eta Frantzian ere egin ditu erakusketak, eta 2007an eta 2016an bere koadro batzuk enkantetan saldu ziren Las Vegas-en (Nevada, AEB). Enkarguz margolanak sortu ditu zenbait udalerrirentzat Gipuzkoan (Belauntza, Hernialde, Zumarraga) eta Filipinetan (Mandaluyong).

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Tony Diestro Pajaro» prabook.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  2. Blogak.eus. «Pintura-erakusketa: Tony Pájaro (abuztu eta irailean) // Exposición de pintura (Tony Pájaro)» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]