Topic on Wikipedia:Txokoa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ezin ditut Txokoko azken aldiko gaiak ikusi... Hori da orain sistema hau jarri berri dugulako? Bestalde, faltan ematen dut "Indent" edo elkarrizketen koska sistema. Ez ote dago hori jartzerik dena zutabe batean agertu beharrean?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Non ikusi nahiko zenituzke gai horiek? Albo barran dituzu guztiak.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hau adibidez ireki dut eta eskuineko alboko barrarik ez da agertzen. Mezu guztiak dauden Txokora atzera joan behar naiz, baina agertzen direnean ere pantaila nagusitik kanpora dauden ezkutatuta, artxibatuta bezala.

Hori eragozpen bat da nire ustez, mezu berriek gaurkotasuna azkar galdu dezaketelako, artean irekita egon arren.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dut ulertzen zer esan nahi duzun "pantaila nagusitik kanpora". Artxiboa lehen bezain agerian dago, klik eginez.

Orain irekita dauden mezuak Wikipedia:Txokoan daude, lehen bezala. Orain bi gai daude irekita. Bat ixten denean, artxibatu daiteke, lehen bezala. Eta txokoko goiko menuan duzu guztia ikusteko eta berrantolatzeko aukera.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gai/atal honek leiho aparte bat sortu du, ni nire jakinarazpenen menutik etorri naizelako, eta ez du eskuineko zutabe hori.

Ez dakit berri delako den, baina lehengo gaiak Txokoan ez dira ikusten, baina tira, hori lehengo sistemakoak artxibatu direlako izan daiteke. Lehen desplazamendu-barrarekin mugitzea zegoen, orain ez. Une honetan, artxibora joan behar da, eta noski, hori ez da begien bistan/leiho berean gai guztiak irekita edukitzearen berdina.

Assar (eztabaidaekarpenak)

Nik ere arazo hori daukat, nire jakinarazpenetatik sartzen banaiz edo "Aldaketa berriak" orritik sartzen banaiz: ez da eskuineko zutabea ikusten. "Txokoa" atalera sartzen banaiz, orduan bai, ikusten dut zutabea, baina horrela ez naiz inoiz sartzen.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Bai, aldaketa berrietatik sartzerakoan txokoko "topic" batera sartzen zara (Topic on Wikipedia:Txokoa) eta hor ez da ageri eskuineko kutxa. Halaere "topic" horren hasieran txokorako (Wikipedia:Txokoa) lotura daukazu, "topic" guztiak ikusi eta eskuineko kutxa agertaraziz.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Iñaki LL, azken aldiko gaiak edo eztabaidak ikusteko esteka bat dago eskuineko zutabean, "Eztabaida zaharrak" izenekoa, enbaxadari erreferentzia egiten zaion eremuaren gainean.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on Xabi22, bai, orain ikusi dut. Hala ere, Txokoko orri nagusira itzuli behar naiz (gai honetarako orri bat sortu du eta hor ez dago zutabe hori ere), eta gai berrienetara heltzea urrun geratzen da, esan daiteke ahaztuta geratzen direla.

Dena den, beharbada hori da sistema berria orain hasi delako eta aurrekoen garbiketa egin delako.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on, non dago "lehengoratu" aukera?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ikusi historia duzu goian. Zer nahi duzu lehengoratu?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Lehengoratu? Zuk orain kendu duzuna, spama alegia. Ez, nik ez dut orri honetako historian lehengoratzeko aukerarik. (oraingoa|aur|gaia) agertzen da, baina ez lehengoratzeko aukerarik.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dizut ulertzen. Spama kendu dut mezuaren eskubian dagoen ... botoiari emanez. Goian "Ikusi historia" duzu, hortxe dago atzera joateko aukera ere.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Oso erraza da ulertzeko. Nik ez dut zuk esaten duzun botoi hori, eta historian ez da "desegin" agertzen.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Iruditzen zait, orain Txokoan dagoen sistemarekin, ekarpen berri bakoitza orri berri bat dela: administratzaile garenok edizio hori ezaba dezakegu, baina ezin da edizioa desegin, ez delako orri baten zati bat, baizik eta orri bat da.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Baliteke, bai. Hala ere "Ezkutatu" botoia guztien esku dago.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Xabier Armendaritz, hala dirudi itxura guztien arabera, eta espero dut hori konpontzeko modua egotea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zer da zehazki kezkatzen zaituena?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Lehengoratu ezin izatea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Edozein mezu editatu dezakezu orain. Ezin duzuna da ezabatu. Beheko mezuan jarri dudan loturan eskatu dut baimen hori ere izatea autokonfirmatutako guztiek.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai, ezabatu bai, lehen ahal nuen, "artisau" estiloan. Eskerrik asko eskaeragatik, denok Txokoan era berean parte hartu ahal izan dezagun

"Ezin ditut Txokoko gaiak ikusi" mezuari erantzun