Topic on Wikipedia:Txokoa

Erabiltzaile berrientzako hasiera orri proposamen berria

14
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Orain aste batzuk eztabaida ireki nuen txokoan erabiltzaile berriei eskaini ahal zaien hasiera orrialde bereziari buruz. Ez zen egon eztabaida handirik (hemen dago), baina interesgarria da gai honi berrekitea. Erabiltzaile berrien orrialde hauek jartzeko babesa behar da, komunitateak ondo ikusi behar du.

Informazio gehiago duzue hemen. Mesedez, begiratu eta esan ideia gustuko duzuen edo ez.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Ideia ona da berez. Kontua da aurrera eramatea. Alde batetik, inkesta eta horren arabera sortzen diren orriak sortu (edo itzuli) beharko ziren. Mentoreen kontua ere ideia ona da, baina kontutan hartuta zenbat garen iritsiberriari erantzunak agian ez direla berehalakoak izango abisatuta, gauzak astiro badoaz ez dadin desanimatu.
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Berez jartzen dio orain dela zenbat erantzun duen azken aldiz, horrela badaki ere zein izaten den erantzun abiadura. Bestetik, korreoa jartzen badu, postaz ere jasotzen du, Wikipedia gaurkotu behar izanik gabe.

Sortu beharko diren orrien itzulpena egiten ari gara oraintxe!

Iñigoo (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez jarri berri duzuen sistema hau jarraitzea askoz errazagoa da, eta, beraz, ziur asko jende gehiagok ikusi-irakurriko du hemen jartzen dituzuenak.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez da honi buruzkoa egindako proposamena. Iritsi berrientzat laguntza emateko sistema bati buruzkoa da. Begiratu eta zu, agian, "iritsi berri" gisa, eman dezakezu zure iritzia.

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Ni guztiz ados eta laguntzeko prest. Nik hasieran faltan bota nuen oso oinarrizkoak ziren gauzetan nituen zalantzetarako laguntza.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Niri ondo iruditzen zait erabiltzaile berriek hasiera-orri bat edukitzearena, edota laguntza orrialde bereziak haien eskura jartzearena. Hori bai, mentoreen kontua ez dut batere argi ikusten. Nire ustez, mentoreen kontuak ez du zentzurik Euskarazko Wikipedian, alde batetik, batzuk aipatu duzuen bezala, ez daudelako erabiltzaile nahiko halako proiektu handi eta neketsuak martxan jartzeko eta bestetik, askoz eraginkorragoa iruditzen zaidalako hasiberrientzako laguntza-orrialde espezializatu bat sortzearena. Era horretan, ez genuke hainbeste lanik hartu beharko etortzen den erabiltzaile bakoitzari arreta eskaintzen, nik beti pentsatu izan dut hobe dela denbora hori artikuluak sortzen edo osatzen inbertitzea.

Alabaina, ez dut behin-betiko iritzirik oraindik mentoreen gaiarekiko, zehaztapen gutxi eman direlako haren inguruan. Proposamena zehazteko eskatzen dizuet beraz.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Mentoreak boluntarioak dira. Ausaz ematen zaio bat erabiltzaile bakoitzari, eta galdetu ahal dio zuzenean dituen dudak. Pentsa laguntza orriak oso luzeak eta, batzuetan, desfasatuak egon daitezkeela; edo irakurrita ere ez duela ondo ulertzen nola egiten den zerbait. Mentoreari galdetu ahal dio bere eztabaida orrian eta honek laguntza eman berari. Ez da derrigorrezkoa parte-hartzea, baina boluntario horiek bai hartu behar dutela erantzuteko "konpromisoa" (baina ez berehala, noski).

Iñigoo (eztabaidaekarpenak)

Nik eskertuko nuke mentore edo laguntzaileren bat (emailez edo txokoaren inguruko baliabide baten bitartez) edota noiz behinka Bilbo edo inguruan wikipedia inguruko zalantzak argitzeko topagune edo antzeko zerbait.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Programa hau egiten dugunerako, jada wikilari aditua izango zara. Edozein gauzarako, kontakta nazazu, mesedez.

Iñigoo (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Galder. Egia esan zalantza zerrendatxo luzea daukat. Emailiez bidaltzeko aukerarik dago? Hala bada, zein helbidera?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Esan bezala, ondo ikusten dut probatzeko. Konpromisoarena ez dut oso argi ikusten, ni bezala beste asko nahiko estu ibili ohi gara eta pertsona bati erantzuteko ez dut beharbada erreparorik izango, baina besterik da galderak metatzen hasten badira (lankide batena edo gehiagorena).

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Mentore lanak egitera boluntarioki aurkezten bada lankideren bat, izendapen bereizgarri bat beharko lukeela uste dut, adibidez, bandalismoari kontra egiten dioten lankideek jasotzen duten aitortza horren pareko bat. Era horretan, erabiltzaile berriek eta beste edozeinek erraz identifikatuko lukete.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Laguntza:Mentoreak orrialdean dituzu orain arte aurkeztutako boluntarioak. Bestetik, sistemak berak lotuko lituzke berriak eta mentoreak, ez dute "txapa" bat izango bilatzerakoan. Nahi badute, jar dezakete euren profilean zerbait, edo sor daiteke kategoria bat.

"Erabiltzaile berrientzako hasiera orri proposamen berria" mezuari erantzun