Topic on Wikipedia:Txokoa

Ameriketako Estatu Batuetako lekuak nola itzuli

14
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Ameriketako Estatu Batuetan lau administrazio mota ezberdin daude herriei dagokionez:

  • City
  • Town(ship)
  • Village
  • Census designated place

Nik honela itzuliko nituzke, baina guztiei kategoria bera emateko laguntza behar dut:

  • Hiri
  • Herri
  • Herrixka
  • Erroldak esleitutako leku

Kontua da euskarazko "village" hori "uri" bezala ere itzuli izan dela gurean. Eta "herrixka" batzuk herri edo hiriak baino handiagoak direla. Euren titulu hori dituen eskumenen araberakoa dela ematen du.

Iñigoo (eztabaidaekarpenak)

Ba oker ez banago village delako horrek bi adiera izan ditzake. Alde batetik hiri antzeko (50.000 biztaletik gorakoak badaude) baina eskumen gutxiago duen gunea eta bestetik aipatzen duzun herrixka moduko hori, etxe gutxiz osatutako eremua, beraz, kasu bakoitzean zein adierari dagokion ikusi beharko litzatekela uste dut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kontua da kategoriak osatu behar direla, eta kategoria horiek ez dira ausaz. Hau da, hiriak hiri dira, eta herriak herri.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gai arantzatsua inondik ere. Hasteko Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan "city"k esanahi desberdina dute. Estatu Batuetan, "city" herri bat izan daiteke, solairu gutxi batzuetako etxeak dituen horietako bat (garai bateko "villa" deitzeko genuen bezalako arazoa da). Horrek euskarari ere eragiten dio, hiri deitzea adosten badugu, naturalena herri izango zenean. Adibidez, Virginia City census designated place da egun, baina izenean berean darama city hitza, eta herrixka bat da.

Villagerako herrixka erabiliko nuke (besterik dira, saltokien guneak diren "village"ak), Census designate place erroldagune bururatzen zait, alegia, biztanleria duen gune bat. Town herri utziko nuke.

Herrixka dirudi gatazkatsuena. Beharbada azalpen bat eman behar da Estatu Batuetan horrek duen esanahiari buruz. Edo artikulu bat sortu. Ea beste inori zerbait bururatzen zaion...

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Orain gogoratu dut zerbait... Gogoan dudala, villagea herri handiago baten barruan dagoen herrigunea da, "tematikoak" edo, auzo modukoak = urban village (auzategi?)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez, mota bat da. Imaginatu hemen hiri, herri eta uri izateak eskumen gehiago emango balitu bezala. Udal horrek dituen departamentuen araberkoa da. Census designated esan nahi du ez dagoela inkorporatua, eta beraz ez duela udal korporaziorik. Ez badu udal korporaziorik, bere eskumenak countyaren esku (konderria) edo parisharen esku (parrokia) edo borougharen esku (borough utzi dut) daude.

Beraz, pentsa Bilbo dela uri bat, Leioa dela elizate bat eta Urduña dela hiri bat, eta bakoitzaren eskumenak ezberdinak direla. Nola eman euskaraz desberdintasun hori?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ok, ez da urban village orduan. Ezin dugu inoiz baliokide berdinak eduki hizkuntza batetik bestera. Guk adierazi behar dugu hori ahalik eta era argienean. Nire ustez, "uri"k ez du "iri"tik bereizteko nahikoa indarrik, azken batean desberdintasun dialektala da.

Elizate aipatu duzu, kontzeju ere hor dago... Villagerako "herrixka" ez bada, auskalo. Ea beste inork. Borough-ren baliokide zuzena "burgu" da (etimologiaz eta jatorriz).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, baina borough horiek, berez, konderriak dira.

Nire duda da kategorizatzea. Hiri gisa ditugu orain guztiak, eta batzuk bakarrik dira hiri. Zentzu juridiko bat direnez, guk ere eman beharko genieke, kategoria ezberdinetan jarriz city, town eta village.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gauza bat da sarrerako deskribapena eta beste bat albo batean jartzen den Estatu Batuetako sailkapen juridikoa. Biak bereiz daitezke, eta ordena juridiko horretan duen kategoria adierazi, aparte.

Borough... Kontu da konderriek ere inoiz ez dutela konderik izan, beraz dena da pixka bat formala, alegia, adierazleak ez du adierazia (mamia) islatzen, hizkuntzalaritzan esaten den bezala. AEBko estiloan...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, orduan, laburbilduz: kategorizatzeko proposamenik?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Iruditzen zait saihestezinak direla esanahiari begira egon daitezkeen aldeak, guk buruan dugun "city" (NYC) eta Virginia Cityren artean dauden bezala. Nik hola utziko nuke, salbu eta Erroldak esleitutako lekua niri ez belarrira (eta ez begira) ez didala batere ondo ematen.

Erroldak ez du ezer esleitu, eta errolda ez da agentea. Erroldaz izendatutako lekua esango nuke. Honen gainean, Xabier Armendaritzek ere izango du zer esan.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Ez naiz Estatu Batuetako administrazio barrutietan batere aditua. Hala ere, kontzeptu hori definitzen duen Ingeles Wikipediako artikulua irakurrita, badirudi estatu federal batetik bestera aldatzen direla village horien ezaugarriak: Louisianan, 1000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak dira village; Connecticuten, auzoak dira; Marylanden, udalerriak edota zergetarako barrutiak; eta abar, eta abar. Beraz, erabat tokian tokikoak eta aldakorrak direla ikusita, beharbada izen hori itzuli gabe hartzea izango litzateke onena («Kategoria:Estatu Batuetako villageak», esaterako).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

City, village eta town kategoriatan... beno, ideia bat da!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Xabier. Nik, berriz, herrixka utziko nuke, hitzaren eremu semantikoa AEBrako zabalduta. Batez ere census designated place euskaratzeko jakin nahi nuen zure iritzia, oraingo forma zuzena ez delakoan.

"Ameriketako Estatu Batuetako lekuak nola itzuli" mezuari erantzun