Topic on Wikipedia:Txokoa

Agintari infotaula vs. Biografia infotaula automatikoa

2
Gandalf Grisa (eztabaidaekarpenak)

Zein txantiloi da egokiena agintari politikoen artikuluetarako?

Oro har uste dut karguen atalerako hobeto funtzionatzen duela agintarienakː udaleko zinegotzi izan direnen kasuan ez dago wikidatan udal jakin horretako zinegotzi kargua sortu beharrik, legealdi batean baino gehiagotan diputatu hautatuak izan direnen kasuan kargua behin bakarrik agertzeko aukera ematen du wikidata bidez legealdi bakoitzeko errepikatuta agertzen den bitartean...

Baina informazio pertsonalerako infotaula automatikoak agintarien infotaulan gehitu ezin den informazioa ikusteko aukera ematen du, besteak beste unibertsitatea. Ez dakit posible izango litzatekeen agintari infotaula nolabait pertsonalizatzeko aukera, unibertsitatea edo beste puntu batzuk gehituz informazio pertsonalaren atalean. Eskerrik askoǃ

(Oharraː batez ere Euskal Herriko politikariei buruz ari naiz, argi dago ez duela zentzurik adibidez Theresa Mayri buruzko informazioa agintari infotaulan sartzeko lana hartzea infotaula automatikoaren bidez berehala jarri daitekeen informazioa denean)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bere horretan egokiena Biografia infotaula automatikoa da, eta datuak Wikidatan sartzea. Egin daitezke moldaketak gero, ikusten badugu datu gehiago behar dituela edo horiek konpaktatu.

"Agintari infotaula vs. Biografia infotaula automatikoa" mezuari erantzun