Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo denoi,

Euskarari buruzko aurkibide-txantiloirik ez dugula ikusi eta bat egiten saiatu naiz, beste hizkuntzetan indar handia dutelako txantiloi mota hauek eta bereziki, gure wikipediako zenbait gaik badutelako. Txantiloi zabal bat egin dut, ahalik eta informazio gehien eskuragarri jartzen duena, esan daiteke besteekin alderatuta ezohiko samarra dela, izan ere, euskalkien mapa bat ipini diot <imagemap>-ekin sostengatuta.


Txantiloiaren inguruko iritziak jakin nahiko nituzke, gauza ugari hobetu daitezkeela ziurra delako. Esteka hementxe duzue:

Euskara aurkibidea txantiloia


Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa Xabi22, lan ederra!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Lan handia eta ederra, dudarik gabe! Ez dakit amaieran espazio gehiegi hartuko ote duen (karganteegia?)... Probatu

Iñaki

Marklar2007 (eztabaidaekarpenak)

Lan polita! Igual gramatikaren arloa faltan sumatzen dut.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

@Marklar2007, arrazoi duzu. Baina euskal gramatikaren inguruan ez dakit zein artikulu diren garrantzitsuenak, gomendioak asko eskertuko nituzke.

"Euskara aurkibidea" mezuari erantzun