Topic on Wikipedia:Txokoa

Jump to navigation Jump to search
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gabon berriz! Bi hitz hauen arteko aldea argitu egin behar dela uste dut. Corpusei begira (hemen Euskaltzindikoa), "ondare" zenbatezina da. "Ondasun" dirudi, beraz, ondareren baliokide zenbagarria.

Uste dut aurrerantzean bereizketa horren arabera lan egin dezakegula definizioetarako. Zer iruditzen?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Adibide praktiko bat jartzerik, mesedez?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

@Theklan: gehienetan ondo dagoela iruditzen zait, baina bestetan ez. Adibidez, "Aguraingo kultura ondasunak" ondo dago, baina "ondare nabaria" anbiguoa da. Bai "ondasun material bat/bi", baina ez "ondare material bat/bi".

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Agian aldatu behar dena orduan izendapena da. Hori erraza da, Wikidatan behin aldatuta, guztietarako aldatzen da.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

@Theklan: Etiketa ala deskribapena? Ez dakit nola egiten den guztietan aldi berean aldatzeko

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

@Theklan: Ez dakit hemen zer egiten behar den

Theklan (eztabaidaekarpenak)

"Eraikitako euskal ondare nabaria" beharrean "Eraikitako euskal ondasun nabarmena" jartzea proposatzen ari zarela ulertzen du, ezta? Hala bada, hor aldatu dezakegu txantiloi guztietarako.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ulertzen dudanez, zuk diozu EUWPko artikuluetan txantiloiaren buruan agertzen den hori, bai? (Eta ez Wikidatako deskribapenak) Nola egin? Helbideko "/Ondare" > "/Ondasun"?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez, utzi. Azken esaldia aldatu behar da. Aldaketa hori egitea proposatzen duzu? Txantiloia duten orrialdetan "Eraikitako euskal ondasun nabarmena" izatea "Eraikitako euskal ondare nabaria" beharrean?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egia esateko, lana ekarriko badu, ez dut beharrezkoa ikusten. Nire komentarioa argitze aldera zen. "Ondare"ren baliokide zenbagarria "ondasun" dela, batzuetan badirudielako ez dagoela argi. Wikidatako deskribapenek hori ematen dute aditzera, ekibokoa da ("eraikitako euskal ondare nabaria").

Zuzenena deskribapenean "ondasun" da ("zer da hau" galderari erantzuten baitio). Txantiloian, berriz, izenburu generiko bat da: elementu hau ondare nabariaren kategoriaren barruan kokatzen dela. Aldatzekotan, Wikidatakoak eskatzen du bereziki.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Txantiloia konponduta.

"Ondare / ondasun" mezuari erantzun