Topic on Wikipedia:Txokoa

Turismo atala gehitzea Euskal Herriko udalerrietan

6
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Turisko gida irekia egiten ari garenez, aukera dago txantiloi baten bidez lotura txertatzeko Wikiliburuetara. Baina konturatu naiz ez dugula atalik "Turismoa" izenarekin gure udalerrien artikulkuetan. Sartu beharko genuke? Eta baiezkoa izatekotan... zein sekziotan edo zeren aurretik?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Udalerri osatuenetarikoa dugun «Donostia» aztertuta, turismoari buruzko informazioa dagoeneko izaten dugu «Kultura» atalean (museoak...) eta «Kirolak» atalean (ibilbideak...).

Ez nuke turismoari buruzko atal berezirik sortuko. «Kanpo estekak» atalean, «XX udalerriari buruzko turismo informazioa, Wikiliburuetan» esteka jarriko nuke; eta, eskuinean, laukitxo bat, «Donostia» orrian Wikiztegiko «donostia» sarrerara eta Wikipediako Donostia atarira jotzeko aukera ematen dutenak bezalakoa.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Wikipedian, beste hizkuntzetan, ez dut inon "Turismo" atalik ikusi. Kanpoko esteken artean "Turismo bulegoa", "Turismo ataria" eta horrelakoak bai, agertu ohi dira. ("Donostia" artikuluan oraintxe gehitu dut).

Xabier Armendaritzen proposamena baino hoberik ez zait bururatzen.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Berez hori jada gehituta dago, agertzen da autoritate kontrolaren barruan.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Autoritate kontrolaren barruan agertzea ondo dago, baina nago ez dela hor gehiegi ikusten.


Wikiliburuetan turismo gida on bat eskainiz gero, merezi du aparteko koadro bat sortzea koadrotxotik turismo-gidara zuzenean bideratzeko.

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: voree5xrj5pqcazx .

{{Wikiliburuetan Turismo-gida...

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Turismo gida onik ez dago egiten ez dugun arte! Horregatik zen bisibilizatzen saiatzea.

"Turismo atala gehitzea Euskal Herriko udalerrietan" mezuari erantzun