Topic on Wikipedia:Txokoa

Frantziako zenbait departamenduren euskara batuko izen berria

15
Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Jakin berri dut Euskaltzaindiak joan den asteazkenean argitaratu zuela Frantziako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenen arauaren eguneratzea. Eskualde berrien euskal izen arautua eman dute, eta zenbait departamenduren euskal izen arautua aldatu.

Arauaren bertsio berrira egokitu beharko ditugu Euskal Wikipediako artikuluak. Ni neu, datorren bizpahiru egunean lanpetu samar ibiliko naiz; inork lan horri heldu nahi badio...

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Aupa Xabier, eskerrik asko jakinaraztearren. Neroni joan naiteke laguntzen hurrengo asteetan, aldaketak ez dira hainbeste izango, baina buru-belarri nabil ni ere beste hainbat gauzatan.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gauza batzuk bot bidez egin litezke, akaso.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Lan nahiko izango da. Hasi naiz Eure eta Loir departamenduarekin, baina oraindik egongo dira aldaketa batzuk beharrezkoak.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

TheklanXabier Armendaritz Aspaldi da nik Cat-a-lot tresna ez dudala EU WPn, eta hori gabe gutxi egin dezaket. Saiatu naiz Lot eta Garona eta inguruko kategoriekin, baina banaka besterik ezin ditut aldatu. Cat-a-lot administratzaile eskubideei lotuta dago?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez, ez dago lotuta horri. Gadgetetan gaitu behar duzu, besterik ez.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai, baina lehen ere esan nuen bezala, nire Gadgetetan ez da Cat-a-Lot aukera agertzen. Lehenik markatzeko laukia agertu behar da, HotCat agertzen den bezala... Nik Commonsen badut aukera hori; EU Wikipedian, berriz, ez. JavaScript arazoa?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Ideiarik ez, arazoa nondik datorkizun... Niri, «Hobespenak» orriko «Gadgetak» fitxan, «Editatzeko» atalaren barruan, bigarren ageri zait «Cat-a-lot» aukera.

Agian, «Hobespenak» orriaren behealdean dagoen «Konfigurazio lehenetsi guztiak berrezarri (sekzio guztietan)» esteka sakatuta? Beharbada ez du zerikusirik, eta gainera konfigurazio pertsonalizatu guztiak galduko dituzu, baina beste zerbait probatzeagatik...

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ba horixe bera egin dut, alferrik. Chromerekin irekita, berdin. "Editatzeko" atalean, HotCat eta refToolbar besterik ez dut. Etsigarria

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Aldaketa bat egin dut, autopatruilatutakoak kendu dut. Ea horrela...

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Theklan! (Aleluia! Aleluia!:)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ba oso arraroa da, ze autopatruilatua bazara.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Theklan Bada bai, ez dakizkit ondorioak, baina arraroa da bata kentzea Cat-a-Lot erabili ahal izateko. Hasteko, ez dit utzi "Erakunde infotaula kalteturik" gaia berrirekitzen.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hara! "Baimen nahikorik ez nuela" adierazi dit, baina hala bada, hobeto. Kontua da ez dagoela erabat konponduta. Adibidez, Elkarte Tradizionalistako bandera txikia da, badirudielako beste bandera bati espazioa uzten diola. Argitzearren

"Frantziako zenbait departamenduren euskara batuko izen berria" mezuari erantzun