Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Azken aldian autopromozio edo interes gatazka izan ditzaketen biografien inguruan, eta konturatu naiz euskaraz ez dugula honen inguruko politikarik itzulitza. Jakintzat ematen dugu, baina gero ezin dugu lotu politika ofizial bati euskaraz (bai, ordea, ingelesezko azalpenari). Ba al dugu zerbait idatzita? Norbait animatuko litzateke ingelesezko politika gurera ekartzera?

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Zein da itzuli behar den testua?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Itzuli baino, ea politika hori adoptatu behar dugun ofizialki ere argitu behar den. Pentsatzen dut baietz, baina en:Wikipedia:Conflict_of_interest eduki guztia agian ez zaigu interesatzen.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Xabier Cañas (eztabaidaekarpenak)
Erabat ados, horren inguruko politika argiago bat behar dugu eta ingelesezkoa erreferentzia ona da.
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ni bat nator. Egokitzapen batzuk egin beharko dira ingelesezkotik, eta behin horretan arauak ezartzen hasiz gero, gero koherenteak izatea, hori betearaztea. Adibidez, nork bere buruaren inguruan editatzen duenean.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik hor duda dut (eta desadostasuna adibidez Katalanezko Wikipediarekin): norbaitek datu faktual bat zuzentzen badu (demagun, jaiotza data, edo disko bat argitaratu zen urtea) ez nuke gaizki ikusiko. Bere musika taldearen diskografia gaurkotzen badute ere ez. Eta adibidez, badago hemen kontu bat telebistako produktora zehatz baten inguruko saioen artikuluak hobetzen dituena, modu oso zehatzean. Interes gatazka bat badago, baina neutrala eta faktuala den bitartean, ez dut uste inor gelditzeko moduan gaudenik.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai bai. Ez diot ez dela egin behar, baizik eta adosten den horretan, koherenteak izatea. Ñabardura horiek erabaki beharko lirateke. Datu teknikoak ondo egotea oso interesgarria da.

Bestalde, ENWPn etiketa bat erabiltzen dute aldaketak egiten dituenak artikuluarekin zuzeneko harremana baduela aditzera emateko. Batera edo bestera, era horretako gauzak erabaki beharko lirateke.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Ni ere ados Ingeles Wikipediatik politika hori ekartzearekin; bereziki, Lainobeltzek aipatutako atala.

Dena dela, Galder, kontuan izan Ingeles Wikipediako politika horrek ez duela esaten norberak ezin duela lotura zuzena duen gaiez idatzi, baizik eta hori ez dela inola ere aholkatzen (COI editing is strongly discouraged; ez dela batere komeni, alegia). Beraz, norberari buruz edo norberaren lanez idaztea ez doa arauaren aurka, stricto sensu, eta ezin da edizio hori besterik gabe atzera bota edo wikilari hori horregatik bakarrik blokeatu (gero, wikilari hori edizio gerra batean sartzen bada, beste arazo bat eta oso bestelako arrazoi bat da...).

Beraz, interes gatazka duen norbaitek editatzeak, izatez, {{autopromozioa}} txantiloia jartzea dakar, ez besterik. Gero, beste arrazoiren bategatik edizioa okerra baldin bada, horregatik atzera bota daiteke (eta beste neurri batzuk ere hartu), baina ez interes gatazkaren arrazoi soilagatik.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ados oro har Xabierrek azaldutakoarekin, baina {{autopromozioa}} etiketa/txantiloia ohartarazpen gaitzesgarri bat da, alegia, idazteko moduaren arabera itxura hori duela, eta ez aldaketa horiek egin dituenak artikulu horrekin lotura duenik.

Bere buruaz txukun eta neutraltasunez idatzi duenak ez luke etiketa hori jasoko artikuluan. Besterik da, zer erabakitzen dugun.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Agian ingelesezko en:Template:Connected contributor ekarri beharko genuke. Txantiloi hau eztabaida orrian ezartzen dute, eta honekin interes gatazka izan daitezkeen kasuak baina datu zehatzak gehitu eta artikuluaren hobekuntzarako direnak markatu daitezke, era ez gaitzezgarrian.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ez dut iritzi argirik... (Merezi du ezer jartzea ondo idatzita badago?)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik askoz lasaiago hartuko nuke dena. Azken finean, kasu zehatzak ditugu non nabarmena den. Edukiko nuke politika horren nondik norakoak itzulita, eta kasua iristen bada, argudiatu hor dagoela eta arau bat dela. Hau da, autopromozioa dagoela "salatzen" duenak bere burua babesteko orrialde bat izatea.

"Autopromozioa eta interes gatazkak" mezuari erantzun