Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Bereziki @Koldo Biguri, Txantiloi:Ausazko hitza sortu dut. Wikidatako lexemak hartzen ditu, esanahi bat bilatzen du eta irudia jartzen dio. Aukera dago hau iragazteko (hitz batzuk edo hitz familia batzuk kentzeko) eta Txikipediako azalean jartzeko. Aukera egon liteke audioak ere sartzeko, baina moldatu behar da. Aukera erraza dago ere Ahotsaken webgunera lotura sartzeko, ahoskera adibideak entzuteko.

Eman zuen iritzia, mesedez.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Theklan, eta zorionak urtebetetzeagatik. Ausazko hitzarena oso polita izan daiteke TXrako ere. Egunero aldatzen da, ala beste maiztasun batez? Bestetik, orain TX lehiaketa dagoen lekuan jar liteke, beharbada. Bestalde, azaleko "Zer da Txikipedia" kaxa ere ken liteke eta horren edukira bidaltzen duen link bat edo zerbait ipini beste lekuren batean (Ongi etorriaren azpian?).

Eskerrik asko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko! Berez aldatzen da Listeriabotek nahi duenean, edo botoiari ematen zaion bakoitzean. Momentuz zerrenda mugatua dago (180 inguru), baina Elhuyarrekin egingo dugun lan baten ostean izan daitezke milaka hitz. Nahi baduzu, Txikipediako azala birmoldatuko dut hau jartzeko (bertsio hobetu batekin, noski).

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Bai, nik ere uste dut gauza batzuk aldatu/hobetu daitezkeela azalean. Eskerrik asko.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Klikatzen dut eta Ogia agertzen zait beti... zerbait ez dut ondo ulertu, ezta?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Benean dagoen "eskuz gaurkotu" horri eman.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko! Listeriaren magia edo beste tresna wikidatistiko batzuen aplikazioa edukietan... urte gutxi barru ikusiko dugun wikipedia aurreikusten dut tresna hauetan.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Baita nik ere!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Lortu behar dut arrunkeriak kentzea (ez du hain erraza ematen) eta dagoeneko prest egongo da txertatzeko. Audio gutxi ditugu igota, egiten dugun bakoitzarekin ager daitezkeen hitzak ere ugaritzen ditugu.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Oso ondo gelditu da.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Oraindik detaile batzuk hobetu behar dira.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Aupa. Ez dakit zuen ordenagailuan berdin gertatzen den, baina nirean Txikipediaren azaleko orriaren eskuineko ertza gaizki edo gelditu da; ausazko hitzaren kaxa handiagoa geratzen da. Konpontzerik bai?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, guztietan gertatzen da. Diseinua aldatu da eta orain dena desberdin dago. Denborarekin konponduko dut.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Bai, ondo, presarik ez. Oporrak dira. Edo.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

@Theklan, bide batez, irakurri oraintxe Txokoan jarri dudana. Eta, hori aprobetxatuz, ea noizbait aldatu dezakezun (edo galdetu jendeari iritzia) TXko wikitaula moduko hori; ez zait erabat gustatzen, handiegia-edo, ez dakit. Beharbada, kutxa moduko batean eta letra txikiagoarekin? Eman buelta pare bat, mesedez, ahal baduzu. Eskerrik asko.

"Ausazko hitza" mezuari erantzun