Topic on Wikipedia:Txokoa

Jump to navigation Jump to search
Xirkan (eztabaidaekarpenak)

Egunon :

Berriki Argiako irudi batzuk, ale batzuetako azalak zehazki, igo nituen Commons-era, baina Elcobbolak ezabatu zituen, Copyright violation zelakoan. Argiaren edukiak CC BY-SA 3.0 lizentziarekin sareratuak zirela adierazi niolarik (https://www.argia.eus/albistea/creative-commons-lizentzia-izango-du-argiak-datorren-astelehenetik), erantzun hau eman zidan:

Hi Xirkan, as I don't speak Basque, my ability to interpret the comments may be impaired. The phrasing of "This will allow anyone to take, adapt, copy and publish the material published by this medium" ("Horri esker, medio honek argitaratutako materiala hartu, moldatu, kopiatu eta publikatu ahal izango du edonork") may imply that the CC-by-SA license would apply to contemporary Argia web content, but not necessarily to physically published "physical" content (i.e., that scans thereof, as mere derivate works, would not be retroactively re-licensed). Can you comment on that?

Ez dut ulertzen zein den arazoa. Norbaitek laguntzea eskertuko nuke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nik ulertzen dudanez, mundu fisikoan dauden gauzak eskaneatzeak ez du sortzen CC-BY-SA lizentziarik Argian erabili eta argitaratzeagatik. Izan ere, kontuz ibili behar da Argiaren berezko materiala den edo beste nonbaitetik hartu duten eta, orduan, beste lizentzia bat izan.

Dena den, hau ikusita (Commonseko adminek eragotzia), esan behar dut ez dudala ulertzen zein den haien eragozpena, behean argi eta garbi jartzen baitu CC-BY-SA lizentzia duela, eta egungo argazki bat da, Guaixerena.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Soilik Argiako langileek egindako argazkiak igo daitezke euren lizentziaren baitan.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nik goiko estekako argazkian ez dut ikusten beste inork egin duenik

Xirkan (eztabaidaekarpenak)

Eskermila azaltzeagatik. Ulertzen dudanez, azaletan agertzen diren irudietan dago arazoa, horiek izan dezaketelako copyrighta. Beti ere, 2012ko abendutik aurrerako argazkiek, salbuespen oharrik ez badute, CC BY-SA 3.0 lizentzia izanen lukete, ez da?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, argazki-oinean beste oharrik ez dagoen bitartean, ulertzen da argazkia Argiarena dela eta, beraz, CC-BY-SA duela.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik ia alderantziz egingo nuke: Argiak sinatzen dituenak (Dani Blancok, batez ere), libre dira. Besteekin... agian hor nonbait hartu dute.

Assar (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Niri ere gertatu izan zait Argiaren webgunean argitaratutako argazki bat igo nuela (Eliseo Gilena), eta atzera bota didatela. Gainera, beste hedabide baten esteka eman didate eta ikusi dut benetan argazkia Efe agentziarena edo horrelako zerbait zela. Beraz, hobe @Theklanen aholkua jarraitu.

"Argiako irudiak" mezuari erantzun