Topic on Wikipedia:Txokoa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on! YoaR lankidea Asturiasko udalerrien izenak asturieraz jartzen ari da. Neuri ez lidake axolako koherentziaz egiten bada, baina gogoan dudala, erabaki genuen exonimia hori bederen gaztelaniaz jartzea. Gogoan duzu zerbait horren gainean, Xabier Armendaritz,Theklan?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ba gogoan dut zerbait eztabaidatu genuela... baina agian errebisatu daiteke, azken urteotan asturieraren ofizialtasunean aurrerapausoak egon direlako.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hala jokatuz gero, testu gorputzean parentesian gaztelaniazko izenak ere jartzea eska dezake batzuetan bederen, argitzeko.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Iaz adostu genuen asturierazko izena ofiziala izanez gero, artikuluko izen nagusitzat erabiliko genuela. Hala ere, gaztelaniazko izena euskaldunentzat ezagunagoa izaten denez, ados gaztelaniazkoa parentesi artean jartzearekin.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko infoa bilatzearren Xabier

"Asturiasko herri izenak" mezuari erantzun