Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!

Gaur aurkeztu da jada iazko Humanitate Digitalen bekan egindako lana eta, horietako bat, Larramendiren Hiztegi Hirukoitza digitalizatu eta Wikitekara ekartzea izan da. Azken hilabetean lan nahiko egin dut ikertu dutenekin eta Wikitekan duzue, txukun txukun, igota: https://eu.wikisource.org/wiki/Hiztegi_Hirukoitza.

BAINA: digitalizazioa OCR bidez egin da eta akatsak daude, letra batzuk ez dituelako ondo ulertu sistemak. Horregatik, eskuz egin behar da konprobazioa. Hemen (https://eu.wikisource.org/wiki/Aurkibide:Larramendi_1745_dictionary_body.pdf), orrialde bakoitza ikusi eta balidatzen joan beharko ginateke. Eta guztiok egiten badugu, ba azkarrago egingo dugu lan hori eta lagunduko diegu ikerlariei.

Egin beharrekoa sinplea da: orrialde bat hartu, begiratu ea testuak dakarrena eta jatorrizkoa bat datozen eta, ez badatoz bat, aldatu. Ondoren, behean, balidazioa aldatu testuari (gorriz daude orain, horira pasa behar ditu lehen irakurleak). Horiz dauden orriak jada orraztu ditu norbaitek eta, bigarren orrazketa bat ematen zaienean berdera pasa eta balidatu gisa agertuko lirateke. Honela, orrialde bakoitzak bi balidazio behar ditu definitiboki argitaratuta egoteko.

Lan handia da, baina bakoitzak tarte txikietan egin dezakeen zerbait bada ere. Animatuko al gara?

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Uff! Lan handia, bai...


Begiratu dut, oso gainetik, horiz dagoen horietako bat, eta berehala ikusi dut baten batek S altu bat ezarri edo utzi duela nire ustez L arrunt bat egon beharko zuen tokian...

Nago euskaraz eta gaztelaniaz ondo dakien edonork egin dezakeela lehen orrazketa orrialde gehienetan. Bigarren orrazketa, baina, honelako kontuetan interes berezi-berezia daukatenentzat utzi beharko genuke, nik uste.

Latina daukaten orrialdeetarako, euskal wikilarien artean latinez dakiten batzuk bilatu beharko...


Beste egiteko bat ene egitekoen zerrenda amaiezinera! (Ea oporretan! ;-)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Latina orrialde guzti-guztiek dute.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa! Lan honetan orrialde batzuk egiten has naitekeela uste dut. Begiratu du orri-zenbakiak agertzen diren orrialdea, baina ez da agertzen "Aldatu iturburu kodea". Aldatu bai agertzen da, baina ez dit ezer aldatzen uzten. Beste aldetik, berde bihurtuta dauden orri batzuk akatsak dituzte, adibidez, 12. orrialdeak 4. lerroan. Horiek ere birbegiratu beharko litzatekeela dirudit. Mezu hau eztabaida orrian ere sartu dut, baina erantzunik jaso ez dudanez, gaizki bidalia zela pentsatu dut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Handik gutxitan pasatzen gara eta! Izena emanda eman behar diozu aldatu iturburu kodeari. Ez dakit zein den arazoa, bestela.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Baina orain arte erabili ditudan orrialdetan agertzen duk. Orrialde orri zehazki eman behar zioat?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aldaketa batzuk egin ditiat, baina lauki bat ateratzen duk esanez: Zerbaitek huts egin du. Ez duzu baimenik orrialde honen irakurketa-proba egoera aldatzeko. UTZI

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Listo! Uste diat konpondu dudala.

"Larramendiren Hiztegi Hirukoitza" mezuari erantzun