Topic on Wikipedia:Txokoa

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Wikipedian artikulu berriren bat sartu nahi dut, eta gai hauetan nahiko trakets ibiltzen naizenez, laguntza behar dut. Ahalegindu nahiz Proba Orrialdean agertzen diren jarraibideak betetzen, baina beldur naiz zerbait gaizki sartu eta hortxe geldituko den. Norbaitek lagun diezadake pausoz pauso nola egin behar dudan?

Adibidez, ikusten dut artikuluak izenburua eraman behar duela, eta, ondoren, artikulu beraren esanahia, baina ez dakit horiek nola bereiztu.

Ikasiko banu, artikulu batzuk sartuko nituela uste dut, euskara maite eta denbora nahikoa baitut.

Mila esker.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Joxan Garaialde: Ezkerreko zutabean laguntza orrien sarrerarako esteka daukazu, Bertan dauden Wikipedia ikastaroa online izeneko bideotutorialak ikustea gomendatuko nizuke, eta ondoren gauzak egiten joatea, errazak iruditzen zaizkizun gauzetatik abiatuta. Aldaketa traketsen bat egiten baduzu edizio hori desegin daiteke, beraz ez gelditu blokeatuta zerbait txarto egiteko beldurragatik. Saiatu, eta edozein zalantza galdetu lasai

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Mila esker erantzunagatik. Saiatuko naiz, eta zalantzarik badut, galdetuko dut berriro.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

>"beldur naiz zerbait gaizki sartu eta hortxe geldituko den"


Zerbait gaizki, egunero egiten dugu guztiok zerbait gaizki; baina zuzentzeko aukera egoten da beti.


(Eroriz ikasten da oinez! ;-)

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Mila esker, hire erantzunagatik.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok, berriro ere. Joan den egunean laguntza eskatu nuen, eta Lainobeltzen erantzunari esker, nahikoa aurreratu dut. Proba-orrian atzera eta aurrera ibili ondoren, zenbait gauza ikasi ditut, baina, beti dago bainaren bat baratzean, zenbait zalantza ditut oraindik.

Beste lan bat egiten ari naizela, eu-wikipediako artikulu batera joan behar, eta o! ez dago; beraz, sortu egin behar. Esan bezala, atzera-aurrera proba-orrian ibili ondoren artikuluari forma eman diot.

Prestatzen ari naizen artikuluaren gaia da: "Toxicodendron vernicifluum"

Ditudan galderak hauek dira:

  1. Zilegi da beste hizkuntzetan (ingelesez, gaztelaniaz...) dauden artikuluak kopiatzea edo datuak ateratzea zure artikulua prestatzeko?
  2. Eskuin aldean agertzen den karratua, zenbait datukin, nola ezar dezaket nire artikuluan?
  3. Artikuluaren izenburua non ezarri behar dut? proba-orrian ez baitut ikusten non sartu.
  4. eta azkena, momentuz, proba-orrian eginda daukadan lana pasa dezaket artikulu-orrira?

Mila esker, eta barkatu, zeren nahiz gorkaazk "eroriz ikasten dela oinez" esan, batzuetan, lurrean gelditzen gara beste norbait laguntzera etorri bitartean.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Joxan. Ea ba, gutxinaka:

  1. Bai, zilegi da itzultzea. Are eta gehiago, ohikoa da. Itzulpen zuzena ere izan daiteke. Hori adierazi dezakezu, nahi baduzu, argitaratu ostean eztabaida orrian.
  2. Karratu hori automatikoki agertuko da argitaratu eta beste hizkuntzekin lotu eta gero honakoa egiten baduzu: Aldatu > Txertatu > Txantiloia > Taxotaula automatikoa.
  3. Artikuluaren izenburua argitaratzen duzunean, hau da Toxicodendron vernicifluum sortzen duzunean, automatikoki agertuko da.
  4. Bai, pasa dezakezu. Kopiatu dena eta pegatu.

Ea ondo ateratzen zaizun.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok, berriro ere. Lehenengo eta behin, barkamena eskatu ematen ari naizen "pelmada"rengatik; ondoren, eskerrak eman zuen laguntzagatik. Bukatu dut nire lehenengo artikuluarekin. Proba-orrian egin dut, eta, bukatutakoan, aldaketak onartu ditut. "Ikusizko Editorea" laguntza orrian dioena, ustez, bete dut, eta kategoriak eta hizkuntzak sartu ditut, baina wikipedian sartuz, artikuluaren goiburua jarri, eta ez da ezer azaltzen.

Norbaitek proba dezake ea agertzen den? Izenburua hau da: Toxicodendron vernicifluum

Mila esker zuen erantzunagatik.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez duzu barkamena eskatu beharrik, inor ez da jaiotzen gauza hauek jakinda. Zure artikulua ez duzu argitaratu, zure proba orrian duzu oraindik. Azken atala falta zaizu: Toxicodendron vernicifluum lotura ireki, bertan "Aldatu" botoiari eman eta zure proba orrian duzun guztia kopiatu eta pegatu. Honela argitaratuko duzu proba orrian duzuna.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Beno, nire lehen artikuluarekin, orain hark behar dituen loturekin hasi behar dut, bukatu dudala eta saretu dudala uste dut. Toxicodendron vernicefluum du izenburutzat. Baina, justu sartu berritan konturatu naiz vernicefluun jarri dudala, hau da N-rekin M-rekin beharrean. Artikuluaren hasierakoa konpondu dut, baina artikuluaren izenburua ez da aldatu. Berez aldatuko da, edo zerbait egin behar dut?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Beste gauza bat aurrekoarekin lotuta: Artikuluaren hasiera "Toxicodendron vernicefluum" da, baina izenburuan "ToxicodRendon agertzen da; hau da, R-a aldatu egin du tokiz, edo nik aldatu dut. Auskalo!

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Izenburuko R hori bere lekura mugitua.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Aldaketatxo batzuk egin ditut, taxotaula automatikoa sartuta txukunago geratzen delako. Zorionak! Bidea behin ikasita, ez dago irteerarik! Ongi etorri Wikipediara!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on! Galdera pare bat: Norberaren proba orria ezabatu, eta beste artikulu batekin probak egiten has daiteke?

Atzo sortutako artikuluan "Toxicodendron vernicifluum" Theklanek taxotaula automatikoa sartu, eta bikain gelditu zen, mila esker. Beste artikulu batekin probak egin ditut taxotaula hori automatikoki sartzeko, eta ez dut lortzen ondo gelditzea. Nola egin dezaket?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Taxotaula automatikoa beste hizkuntzei lotutako artikuluetan bakarrik funtzionatzen du. Non izan duzu arazoa zehazki?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagun: Ea argitzen diadan. Idatzi nian artikuluak "Toxicodendron vernicifluum"ek, zenbait esteka, oraindik euskaratu gabe daudenak, ditik. Hura osatzen hoateko, esteka horiek duten artikuluak euskaratzen hasi nauk; lehenengoa, "Toxicodendron" duk, eta horrek beste esteka batzuk ditik, Bada, "Toxidendron" horretan, Taxotaula sartu behar diat, eta Taxotaula automatikoa sartuz gero, Taxotaula infotaula sartuta baino txukunago gelditzen duk, nire ustez: markoak berdez, eta abar. Horixe dituk gaiak, txukuntasuna eta ikasi nahia.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, automatikoa denez ez duzu ezer ere egin behar. Sinpleki sartu eta, behin artikulua sortuta eta beste hizkuntzekin lotuta, berak automatikoki ezarriko ditu taxonomia guztiak. Egin proba, ea zelan geratzen den.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Proba egin diat, eta Joxan Garaialde/Proba orria Sailkapen zientifikoa dioen koadro bat agertzen zaidak, besterik ez.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hori da. Gero artikulura pasatzen duzunean eta beste hizkuntzekin lotzen duzunean, populatuko da Wikidatako datuekin.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Hemen nago beste behin. Artikulua argitaratu diat, ikusi nahi baduk "Toxicodendron" dik izena. Kategoriak sartu ditiat, baina Taxotaula automatikoa ez duk azaltzen, beno, lehen bezala azaltzen duk, koadrotxoa. Zerbait falta ziok, agian, hizkuntzekin zer ikusia duen zerbait?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, hizkuntzen arteko lotura. Ezkerreko menuan, "Gehitu loturak" jartzen duen botoiari eman. Hor idatzi, adibidez, en (ingelesa) eta hautatu enwiki. Eta idatzi Toxicodendron. Eta dagoeneko lotuta egongo da beste hizkutnzei eta taxotaula populatuko da.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

To, Izorrari! Agertu duk, txukun-txukun, gainera. Mila esker, eta hurrengora arte!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, hemen nagok berriro. Orri berri batekin ari nauk "Urushiol" izena dik. Izen bereko ingeles orritik infobox bat hartu, eta nirean sartu nahi diat. Ikusi diat Txantiloien txertaketatik egin behar dudala. Aurkitu diat Infobox txantiloia, baina ez dik izenak eta sartzeko aukerarik ematen, edo ez ditiat aurkitzen. Laguntzerik bai?

Mila esker.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Dirudienez, {{konposatu kimiko infotaula}} txantiloiarekin. Honek ere wikidatatik hartzen ditu datuak, beraz behin artikulua sortu eta wikidata elementuarekin lotutakoan (beste hizkuntza bateko artikuluarekin lotzerakoan wikidata elementuarekin lotzen da) hartuko ditu datuak

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Erreferentzia batean, 2 esteka jarri behar ditut. Lehenengoak ez dauka artikulurik wikipedian, bigarrenak bai.

Badago egiterik?

Mila esker.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Joxan Garaialde: Oraindik ez dauden artikuluetarako estekak jarri ditzakezu. Gorriz agertuko dira, horrek artikulua ez dagoela esan nahi du.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Lainobeltz. Eskerrik asko, hire erantzunagatik. Baina gertatzen zaidana duk erreferentzia berean bi esteka desberdin sartu nahi dudala. Lehenengoa, ez zagok wikipedian, College baten web orria duk, eta haren URLa badiat; beraz, "urdinez" agertzen zaidak. Bigarrenak, berriz, badik bere artikula wikipededian; eta "urdinez" agertzen zaidak hura ere. Nik nahi diadana duk biak erreferentzia berean sartu. Bi erreferentzitan sar zitzakeat, baina ez duk, nire ustez, txukun gelditzen lerro berean egon beharko luketenak bitan gelditzea.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Joxan Garaialde: ez dut ongi ulertzen egin nahi duzuna. Egin aprobak erreferentzia baten edo bitan sartuta, eta hobekien ikusten duzuna, horrela utzi. Behin eginda, galdetu al duzu artikulua zein den esanda, horrela hobeto ulertuko da galdera, baina ez utzi artikulua egin gabe horrelako gauza bategatik

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, @Lainobeltz, Artikulua sortu, eta saretu diat. Hau duk izena: Urushiol Bi akatz ikusten zizkioat: bat, erreferentziarena. Ikusten baduk (2) erreferentziak, hasieran zagok, bi lotura eduki beharko litizkek "Can reaction to poson Ivy..." URL honekin: https://acaai.org/resources/connect/ask-allergist/food-allergieseta "American College of Allergi..." URL honekin: https://en.wikipedia.org/wiki/American_College_of_Allergy,_Asthma_and_Immunology

Biak lerro berean eta erreferentzia bakarrean agertzea nahi diat, hau da, biak (2) zenbaki dun erreferentzian. Nire artikuluan agertzen diren bezala; gertatzen dena duk ez dudala biak estekatzea lortzen.

Bigarren akatsa duk Infotaularena. Hik aholkatutako "Konposatu kimiko infotaula"rekin ezin izan diat. Proba egin diat "Konposatu kimiko infotaula/probak"ekin, eta zerbait gehiago lortu diat, baina irudia 2 aldiz agertzen duk. Ez duk oso-oso trakets gelditzen, baina hobetuz gero, hobe.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Konpondu dut. Berez konposatu kimiko infotaula erabilita, eta behin loturak eginda, automatikoki populatzen da hori ere. Erreferentziari dagokionez, ixtea falta zaitzaizun (</ref>). Hala ere, automatikoki sortzen baduzu erreferentzia, arazo hori ez duzu izango, berak jartzen baitu itxiera ere.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Ikusten duzuenez, ez nauzue gainetik kenduko. Gauza pare bat: Nola jokatu behar dut nik sartutako artikulu bati norbaitek zuzenketak egiten dionean?. Gerta daiteke zuznketarekin ados egotea edo ez. Adierazi behar dut? Nola? Non?

Eta beste norbaitek sortutako artikuluren bati nik zuzenketa edo gehiketa bat egiten diodanean, zer egin behar dut? Non adierazi behar dut zuzenketa hori egin dudala?

Mila esker

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bestetik, zuk zuzendu dezakezu nahi duzuna. Wikipediak horrela funtzionatzen du. Zuzenagoa dela uste baduzu, aurrera. Eztabaidagarria dela uste baduzu, eztabaida orrian jar dezakezu azalpen bat, Lainobeltzek esan dizun bezala.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Joxan Garaialde: Zuzenketekin ados ez bazaude artikuluaren eztabaida orrian esan dezakezu (gogoratu eztabaida orrietan idazten duzunean Sinadura jartzeaz). Desadostasuna formatu edo estilo aldaketa bategatik bada, begiratu lehenengo Estilo_gida, izan daiteke beste norbaitek egindako aldaketak artikulua estilo gidara moldatzeko izatea.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

@Joxan Garaialde: Aldaketen historia ere begiratu dezakezu, bertan aldaketen zergatia aurkitu al bait duzu. Adibidez, «Aleurites moluccanus» orriko edizioen historian ikus dezakezu nire azken aldaketa, eta azalpena (kasu honetan, ingelesezko wikipediara zioan esteka bat euskarazko wikipediarako esteka bihurtu, erdal wikipedietarako esteken aldean esteka gorriak hobesten bait ditugu)

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Beraz, ondo ulertzen badut, kanpo esteka bada jarri daiteke ingelesezkoa, gaztelaniazkoa edo suhailizkoa, beti esanez zein hizkuntzatan agertuko den, baina wikipediara doan esteka baldin bada eta euskarazkorik ez baldin bada, hobe esteka gorriz utzi, ezta?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
bai, kanpo estekak bere atalean doaz artikuluaten bukaeran; Barne estekekin artikuluz-artikulu salto egiten dugu wikipedia barnean, eta, erdal wipikediatara salto egin beharrean euskararazko wikipediara esteka jartzea lehenesten dugu, gaur esteka gorria dena, bihar artikuludun esteka urdina izango delakoan ;)
"Laguntza eske!" mezuari erantzun