Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Urdinbeltz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Askotan saiatu naiz aldaketak sartzen, batez ere gramatika zuzenketak (ergatiboarekin akats asko dago), baina ez dut inoiz lortu aldaketak gauzatzea. Orain ere, Joseba Alvarezenean hizkuntza bat gehitu nahi izan dut, baina ez da agertzen! Ez dakit nola egin...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bi galdera ezberdin dira. Ergatiboaren zuzenketak artikuluan egiten badituzu eta "Aldaketak argitaratu", hori zuzenduko da. Ez da besterik egin behar. Joseba Alvarezen artikuluan egiten duzun aldaketa ez da bertan agertzen txantiloietako informazioa Wikidatatik datorrelako. Joseba Alvarez (Q11685445) orrian gehitu behar duzu hizkuntza, Wikipedia guztiek erabili ahal izateko.

Urdinbeltz (eztabaidaekarpenak)

Barkatu, aspaldi hemen sartu gabe. Eskerrik asko erantzunagatik! Dena dela, ez naiz sartu etsita nagoelako. Ez dakit nola lortu aldaketak, zuzenketak eta abar. Norbaitek irakatsi beharko lidake baina gauzak dauden bezala, ez da unerik egokiena horretarako...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zein da aurkitzen duzun arazoa? Artikuluaren gainean dagoen "Aldatu" botoiari eman, aldaketak egin eta, ondoren, goian eskubian dagoen "Aldaketak argitaratu" sakatu. Eta horrekin kitto.

"Urdinbeltz lankidearen galderak" mezuari erantzun