Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Aurrekoan Musikasten webgunea kudeatzen dutenekin hitz egin nuen. Euskarazko musikaren datu-base moduko bat da, bereziki letratan zentratuta. Talde bakoitzarentzat URL bat sortzen dute, eta proposatu zuten kanpo lotura gisa egotea Wikipedian, katalanez egin duten bezala Viasonarekin (euren hasierako proiektua hori izan zen, Kataluniako enpresa bat baita).

Eurek eman ahal digute ere zein talde bilatzen diren euren webgunean eta ez duten artikulurik Wikipedian, eta horrela artikulu horiek sor ditzakegu eta elkar lagundu.

Proposatu dut propietate gisa egotea Wikidatan, eta horrela automatikoki egin dezakegu gero erakustea txantiloietan. Ahal baduzue, bozkatu propietatearen alde, mesedez: d:Wikidata:Property_proposal/Authority_control#Musikasten_ID

"Musikasten" mezuari erantzun