Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Aupa! Ipar Euskal Herriko kantonamenduen informazioa oso zaharkitua dago, asko ez dira jada existitzen eta berriak ez dakit ondo ditugun. Guztion artean errazago izan daiteke hau berrantolatzea.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ados

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Dauden guztiak daude kategorizatuta egungo kantonamenduetan, baina izenetan alde txikiak daude, adibidez, Bidaxunerria, Berriak ematen duen "Bidaxune aldea" ez bezalakoa, hemen.

Ikusi beharko litzateke ea zein dagoen eguneratuen, zergatik aldatu dituen izenak Berriak. Wikipediako kantonamenduak (Bidaxunerria, etab.) Euskaltzaindian oinarritzen dira (2014).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)
Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Izen horri dagokionez, ez dago zalantzarik: Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre da forma egoki bakarra. Kazetariek presaka idazten dute, eta Bidaxune aldea idaztean kazetari horrek bere egunkariko estilo liburuari kasurik ez dio egin, batzuetan gertatzen denez. Izan ere, Berriak, ohi bezala, Euskaltzaindiaren arauari jarraitzen dio, eta bere kazetariei agindua die Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre izena erabiltzeko kantonamendu horretarako (ikus «Ipar Euskal Herriko kantonamenduak» atala, Berriaren estilo liburuko «Euskal Herria» sarreraren barruan).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Xabier, errezelo hori nuen nik ere, eguneratzerik egoteko denbora gutxiegi pasa delakoan.

"Ipar Euskal Herriko kantonamenduak" mezuari erantzun