Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Duda batekin nator, ea zuek zer iritzi duzuen. Kanoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan artikuluan aukera dago, kodeak ingelesetik kopiatuta, dominak eta txukun jartzeko. Oso gauza erraza da, eta itzulpen batzuk baino ez ditu eskatzen herrialdea ez badago itzulita. Gainera, aukera ematen du kirolaria euskal herritarra izatekotan, EUS kodea erabilita, ikurrina bat jartzeko. Begira ezazue nola dagoen Maialen Chourraut, adibidez.

Gauza da goiko herrialdeekin ere egin daitekeela, EUS jarrita agertuko litzateke ikurrina, baina kirolariaren banderan argiago badut ere, uste dut goikoan zein herrialderen banderapean lehiatu den agertu beharko litzatekeela, kasu honetan Espainiakoa. Banakako kiroletan ez dago arazo handirik, baina demagun futbolean Espainiak lortzen duela domina bat, ezin dugu bereizi Espainiako zenbatek eta Euskal Herriko zenbatek irabazi duten (berdina gertatzen da taldeko kiroletan eta).

Nola ikusten duzue afera hau?

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Nik Horrela utziko nuke koadroa. Medalleroan Espainiako bandera eta beran izenaren ondoan ikurriƱa. Taldekako probetan ere horrela egingo nuke. Espainiako banderapean irabazi dutelako. Agian medalleroaren azpian aparte idatziko nuke euskaldunena.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Teknikoki ez da hain erraza, automatizatuta baitago kodeen bidez.

"Dominak herrialdearen arabera" mezuari erantzun