Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Artikuluetan demografia atala txertatzen, konturatu naiz Nafarroa Garaia artikulua uste baino eskasago dagoela. Nahasteak ditu gauza batzuetan, eta beste batzuetan zerrenda hutsa da. Uste dut artikulu funtsezkoa dela euskal komunitatearentzat, eta beste hizkuntza batzuetan baino okerrago dago. Urrian Nafarroa Garaia artikulua sendotzeko boluntariorik?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gustura egingo nuke historia atala, baina gezurra esaten arituko nintzateke urrian ezer egingo dudala esango banu, ez baitut denbora nahikorik. Bai iruditzen zait ez bikoizteko nahikoa dela 1841 arte Nafarroako Erresuma estekaz aipatzea eta Nafarroa Garaiaren historia bakarrik urte horren ondoren garatzea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ni bikoiztearen aldekoa naiz, egia esan. Loturen bidez ere bestean jar daiteke, baina irakurleari gauzak errazten zaizkio horrela.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beharbada atzera 1512 arte, gaztelar-aragoitar inbasio urtea, orduan hasi baitziren Nafarroa Garaia eta Beherea bereizten (bi erresumatan).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, teknikoki hala da. Baina AEBko historian ere sartzen da lehen amerindiarren iritsiera, Italiako historian agertzen da Antzinako Erroma. Hau da, kontatu behar da ere gaur egun izen hori duen leku horretan lehenago gertatutakoa. Saiatuko naiz Nafarroako Erresumako historia atala sartzen, laburtuta, sakontzeko lotura batekin.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez oinarri epistemologiko erratu bat da, eta batzuetan oso asaldagarria. Oso hedatuta dago, Commonsen adibidez. Gero, buruhauste handiak ematen ditu eta entziklopedikoak ez diren helburuen alde jokatzen du, kontzeptu ideologiko batzuen alde, argi eta garbi.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Orduan nola kontatuko dugu Stonehenge ez badugu sartzen Ingalaterrako historian? Eta zergatik sartzen dugu Euskal Herriko historian Ekain edo Santimamiñe Euskal Herririk ez bazen? Nafarroa Garaiko historian kontatu beharko da gaur egungo lurralde horretan gertatutakoa, beste entitate batzuk izanda ere.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ba oso erraz. Stonehenge egungo Ingalaterrako eta UKko kultura ondasuna da, egun ere fisikoki hor existitzen delako. Berdin Ekain eta Santimamiñerako. Kontua ez da errealitate politikoen artean dauden segidak ukatzea, baizik eta argi bereiztea ez direla gauza bera, Erresuma Batua ez da Britainia Handia, ezta Ingalaterra ere, hainbat parametroren arabera (geografikoa, besteak beste), baina badute segida bat, eta segida hori esteken bidez konekta daiteke. Era berean, Turkiaren historian nekez sar daiteke 1921 aurreko ezer, nahiz eta egiten duten.

Euskal Herriaren historia kontzeptu kontua da. Euskaldunen historia da, herri horren historia, ez lurralde batena, oso luzaro egungo Euskal Herriko lurraldean bizia, baina baita hortik kanpora ere.

"Nafarroa Garaia artikulua indartzen badugu?" mezuari erantzun