Topic on Wikipedia:Txokoa

Euskarazko Wikipediak 20 urte, Zorrotzaurren zorrotz

1
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo eta zorionak denoi!

Hain berandu eta hain goiz. Badakizue gehienok, jakizue Euskarazko Wikipediak 20 urte bete(ko) dituela. 2001eko abenduaren 6an Drpolillak Euskarazko Wikipediako lehendabiziko edizioa egin zuen, hauxe: Lurra. Orduan munduratu zen EUWP. Jeff Bezosek etorkizunean munduaz kanpora bizi eta Lurrera oporretara etorriko garela iragartzen duen une honetan, hauxe zioen: "Eguzki handi batek, lau planeta erraldoik, bost txikiagok, berrogei satelite baino gehiagok, 100.000 satelite baino gehiagok, eta beharbada 100.000 milloi izar lokak eratzen dute Eguzki sistema, eta hala ere, batean baino ez dugu bizitza aurkituko: Lurran".

Bada, ostiralean 20 urte horiek Sustatu, Armiarma eta Dantzan agerkari digitalekin batera ospatu genituen ekitaldi batean (CodeSyntaxek antolatuta), hiru orduz baino gehiagoz luzatu zena eta streaming bidez zabaldua. Bertan, EUWPren historia gainbegiratu genuen, komunitate eta globosfera digital euskaldunaren osasuna neurtu genuen, eta ahulguneak zein indarguneak eta premia gorriak eta ez hain gorriak identifikatu. Ni joan nintzen Euskarazko Wikipediaren lekuko eta bozeramaile, hurrengo batean beste norbaitek ere egin dezakeelakoan. Ez dakigu beste ospakizunik edo sorpresarik izango den. Bitartean, bizi bedi beste 20 urtez gure EUWP!!

"Euskarazko Wikipediak 20 urte, Zorrotzaurren zorrotz" mezuari erantzun