Topic on Wikipedia:Txokoa

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Azkoitiko Maxixatzen argitaratu zuten eta Erlo telebistak egindako erreportajea txertatu nahiko nuke artikulu batean. Kontua da, txertatzeko, formatua aldatu behar diodala eta ondoren Commonsera igo eta horretarako bideo jaitsi. Ezin dut hori egin, ez dut jaistea lortu. Zuek badakizue zer egin dezakedan, ala Erlo telebistakoekin zuzenean kontaktatuko dut?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on, Video2commons erabil dezakezu. Hala ere, jatorrizkoaren formatua nolakoa den, aukerak daude oso mantsoa izateko edo batere ez funtzionatzeko. Probatu

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Saiatu naiz eta ezin. Pantailakoa bideoan grabatu det eta hala ere ezin. Akatsa ematen du.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bururatzen zait, jakin gabe nolakoa den bideo horren formatua, ordenagailura jaistea eta webm formatua ematea. Badakizu, Openshot edo antzeko bat, eta pisu gutxirekin igotzen saiatu, goian estekatu dudan aplikazio hori bera baliatuz. Zer iruditzen?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez da gauza erraza. video2commons apurtuta dago aspaldi, edo oso mantso. Nik egiten dudana da bideoa jaitsi, Miro Converter erabili (beste batzuk badaude), eta webm formatora pasa. Online ere egin daiteke hauxe, mp4 formatotik webm formatora pasa. Eta gero webm formatoarekin igo Commonsera.

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Arazoa jeisterakoan dago. jeitsi-jeisten det, baina gero VLcrekin ikusten saiatzen naiz, edo OpenShoten kargatzen editatzeko, eta akatsa esaldia ateratzen zait. "this format isnn't write.." edo antzeko zeozer. pantailako kaptura egin nuen, bideoan, eta martxan jarri nuen lehengo aldia, dena ondo. baina bigarrengoan, martxan jarri nuenean, soinua entzuten en eta irudia zuri agertzen zen, eta hasieran, berriz, akatsa oharra. igual beste ordenadore batekin probatuko det.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Orduan arazoa jatorrizko bideoan dago.

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Jakin ezazue lortu nuela bideoaren artxibo ona (Erlo telebistan eskegi zutena), jaitsi eta formatua aldatu niola. Baina... Wikipediara igotzen saiatu nintzenean arazoa eman zuela. Agian zama gehiegi zuen. oraingoz proiektua alboratuko dut eta egunen batean bideoa editatu, zati interesgarrienak utzi eta bertsio laburtua igoko dut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Teorian ez dago igoera mugarik. Commonsera igotzeak batzuetan arazoak ematen ditu, baina ez dut uste tamaina denik arazoa. Zenbat pisatzen zuen?

"Tokikomeko bideo bat artikulura igotzea" mezuari erantzun