Topic on Wikipedia:Txokoa

Artikuluen izenburuan -a mugatzailea jartzea

11
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

EWren Politikak argibideetan, wikilariok bete beharreko oinarrizko arauak azaltzen ditu. Horietako bat, «artikuluen izenburuan -a mugatzailea jartzea» deritzona da, hauxe diona:

«Irizpide orokortzat, artikuluen izenburuan -a mugatzailerik ez da jarriko. Dena dela, sarrera entziklopedikoak izanik bakarrak diren artikulu izenburuei mugatzailea ezarriko zaie, baita letra larriz idaztekoak ez badira ere. Hala erabaki zen bozketa honetan».

Erabaki hori, bozketaren bidez, 2006ko ekainean hartu zen. Garai berean, eta, ziur aski aurrekoa argitu nahian, Estilo gida argitaratu zen. Aipatu gaiari buruz honako hau dio:

Artikuluen izenburua:

Artikuluen izenburua aukeratzeko garaian izen edo deskribapen naturala erabiliko dugu, zehaztasun nahikoarekin, eta erlazionatutako artikuluekin bat datorrena. Irizpide hauen artean talka sortzen bada, egokiena aukeratzea erabiltzailearen esku egongo da. Honako irizpideak ere kontuan hartu beharrekoak dira:

Amaierako -a

Artikuluen izenburuak ez du beharko amaierako -a jartzea gai generikoen inguruan ari bagara:

Beharrezkoa izango da, ordea, elementu zehatz bati buruz ari bagara:

Egun hauetan, ordea, desdadostasunak izan ditut artikulu baten izenburuak mugatzailerik eraman behar duen edo ez inguruan, eta gaian pixka bat gehiago sakondu nahi izan dut, zenbaitetan ez baita erraza erabakitzea. Badirudi, gehienetan, mugtzailerik gabe jartzera jotzen dugula, naiz, askotan, mugatzailea beharko lukeen. Adibidez, hilabete honetan egiten ari garen artikulu asko mugatzailea eraman beharko lukete, eta, gehienetan, gabe jartzen ditugu, eta dagokion moduan jartzea (mugatzailearekin edo gabe) ez da hutsala, zeren denon artzean egiten ari garen euskarazko entziklopedia urte askotan bizirik irautea espero baitugu, eta, noski, euskara onean egin nahi dugu.

Artikulu askoren izenburuak adierazpen izendatzaileen alorrean sartzen dira, eta Euskaltzaindiak, horri buruz, 2016ko irailaren 30ean 183. araua kaleratu zuen, eta, aipatutako gaia zehazki argitzen ez badu ere, irizpide batzuek ematen dizkigu. Beraz, ondo legoke gaia mahai gainean jarriko bagenu. Nire aldetik, zalantza sortzen dizkidan adibide batzuk jarriko ditut:

t test edo t testa?

Banakuntza uniforme jarraitu edo Banakuntza uniforme jarraitua?

Antzekotasun maximoaren estimazio edo Antzekotasun maximoaren estimazioa?

eta abar.

Aldez aurretik, mila esker

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on, Nire uste apalean aurreko adibideek ez dute "a itsatsia" , ondorioz, amaierako "a" hizkia ez da ipini behar. Baina beno, ez naiz honetan aditua.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

a itsatsia dutenekin ez dago zaantzarik. Zalantza a itsatsia ez dutenekin sortzen da. EWren Politikak ezartzen duen adibideetan, Arantzazuko santutegia, San Telmo museoa eta Lugaritz kultur etxeak ez dute a itsatsirik, eta zalantzarik ez dago a mugatzailea nehar dutela. Dena den, eskerrik asko eztabaidan parte hartzeagatik.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, antzekorik pentsatu dut nik ere, Joxan, frantses nazionalismo eta serie horretako besteekin ere. Ez nuke jakingo esaten non dagoen muga, baina esango nuke San Telmo Museoak ez duela sarrerarik hiztegi terminologiko batean, izen berezia denez, baina bai zuk aipatu "banakuntza uniforme jarraitu".

"t test" nahiko mugakoa iruditzen zait, baina "X izpien saio" bezala ikusten dut, baita Euskaltermek ere.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagun! Nire ustez, Wikipedia ez da hiztegi terminologikoa, entziklopedia baizik, eta hori izan daiteke gakoetako bat. Googleen begiratu eta hauxe dio hiztegi eta entziklopediaren arteko aldeari buruz: "Funtsezko aldea: Entziklopedia eta Hiztegia erabilera desberdina dute. Entziklopediak gaiarekin lotutako edozein gairi buruzko informazio zehatza dauka, eta hiztegi batek hitz-barietateen esanahia jasotzen du, formatu alfabetiko egoki batean eta ahoskera, formen eta beste faktore batzuen arabera antolatuta". Aibidez, Euskaltzaindiaren hiztegiaren eta Harluxet Euskal hiztegi-entziklopedikoaren artean aldea dago. Lehenengoan, sarrerak hitzak baino ez dira, ondoren esanahia ematen badu ere, Harluxetenean, berriz, hitzak eta esanahiak ematen ditu: jakinbide; jakindun; jakinduria; Jakinduriaren Liburua edo jakobino; jakobinoen kluba (ikus Jakinduariaren Liburua eta jakobinoen kluba mugatzailearekin doazela), eta abar. Zuk ipinitko bi adibideetatik, nik lehenengoa, T testa, mugatzailearekin, ikusten dut, test zehatz bati buruz ari garelako, T testari buruz, alegia; X izpien saioan, berriz, nik ez nioke mugatzailerik jarriko ez gaudelako gauza zehatz bati buruz ari. Arazoa da, ez dela oso erraza jakitea noiz den zehatza eta noiz ez, askotan iritziaren arabera izan baitaiteke. Dena den, ikusten dut zalantzak ez direla nireak bakarrik, beraz, argitzea komeniko litzaigukeela deritzot.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Joxan, bai guztiz bat gatoz horretan: zer den hiztegi bakoitza. Euskalterm nekarren terminoek ez dutelako artikulurik nik dakidala, eta entziklopediako (wikipediako) sarrerak artikuluarekin jarri edo ez erabakitzeko irizpidea berbera delako, nire ustez.

T testa Euskaltermek adierazitakoaren arabera, nik uste. Alegia, artikulu gabe. "T test" edo "proba nuklear" ez dut alderik ikusten. Alde horretatik, kritikotasun istripuren oso antzeko ikusten dut, baina azken hori neuk idatzi nuen, intuizioz hala delakoan.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Bai, Iñaki, baina intuiziotan gabiltza. Zuk hau ulertzen duzu, nik beste hura. Nik honela jarriko nuke, zuk hala. Eta Euskal Wikipediak gehiago behar duela uste dut. Portzierto, T test eta Proba nuklear-en artean alde nabarmenak dakust; lehena Test konkretua da; bigarrena, aldiz, abstraktoagoa.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Lur Hiztegi Entziklopedikoak ere -a gabe aurkezten zituen sarrerak. Hala ere, t testa jartzearen aldekoa naiz, mugaren alde horretan baitago.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Baina gaia ez dago T testa artikulua mugatzalearekin edo gabe joan behar den, horrelako asko baitaude, eta ez da gauza zalantza dagoen bakoitzean galdezka ibiltzea. Hor dauzkagu zerrendan Poincarren aierua mugatzailearekin eta Reuleauxen hiruki mugatzailerik gabe, nire ustez, biak mugatzailearekin joan beharko zuketenean konkretuak baitira. Dena den, gaia pixka bat aztertzea merezi duelakoan nago.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Reuleauxen hiruki mugatzailea izen beharko litzateke, Reuleauxena baita.

Markel L.B. (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit argirik emanen dudan edo gauzak gehiago nahastera natorren, baina beharbada lagungarri da Wikipedia hiztegi entziklopediko bat ez ezik artikulu ("periodistiko") erako sarrerak dituela gogoan izatea. Alde horretatik, t testa irudikatzen dut Argia-n edo Elhuyar-en, eta a-rekin ateratzen zait niri... T test irudikatzen dut artikulu orokorrago baten barnean lehio modura azaldu nahi bada zer den (baina ez da kasua). Proba nuklear-ekin berriz ez du irudikatzen artikulu bat aldizkari horietan, ez bada pluralean, orduan a gabe ateratzen zait. Buff, oso subjektiboa ezta?

"Artikuluen izenburuan -a mugatzailea jartzea" mezuari erantzun