Topic on Wikipedia:Txokoa

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Pentsatzen dut gai hau errekurrente samarra izango dela, baina ez dut aurkitu Txokoan inoiz eztabaidatu ote den.

Apurtzen diren estekak arazo kroniko bat dela esango nuke. Horri aurre egiteko Wayback Machine erabil daiteke, jakina, baina kanpo esteka bakoitzean (batik bat, erreferentziak egiterakoan) artxibo horretara jotzeak asko moteltzen du, nire irudiz, artikuluen edizio lana.

Jakingo duzue, zurrenik, WFRk irtenbide bat adostu eta bozkatu zuela, 2008an, artikuluetan txertatzen diren kanpo esteka guztien cache bat automatikoki gordetzeko (script baten bitartez) Wikiwix artxibatze zerbitzuan. Hemen duzue 2008ko proiektuaren eta bozketaren azalpena: Wikipédia:Prise de décision/Système de cache; argigarri izan daiteke Objections courantes atala irakurtzea. Wikiwix zer den hobeki ulertzeko, hemen WFRren artikulua: Wikiwix; eta Wikiwix Archiveren webgune propioa.

Emaitza da txertatzen den kanpo esteka ohi bezala gelditzen dela, hau da, kanpoko URLari begira; eta, segidan, [archive] esteka bat ageri dela, Wikiwixen URL horrentzat gordetako cacheari begira. Argiago ikus dezakezue, esate baterako, Justice climatique (gure 400.000. artikuluaren bertsioa) artikuluaren erreferentziei begiratu bat emanda.

Aitortzen dizuet gai honetan itsumustuan ari naizela, jakin gabe, alde batetik, orain arte ezer eztabaidatu eta erabaki ote den; eta, bestetik, zer inplikazio tekniko, legal eta beste izan dezakeen WFRren sistema gureganatzeak. Soilik esan nezake artikuluen edizio lanerako ziurtasun eta erraztasun handiko tresna izan daitekeela.

Zer diozue?

"Apurtutako estekak" mezuari erantzun