Topic on Wikipedia:Txokoa

    Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentza

    3
    Theklan (eztabaidaekarpenak)

    Kaixo! Orain bost urte proiektu handi bati ekin genion Euskal Wikilarien Kultura Elkartetik: Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat. Proiektu honen helburua DBHko curriculumean agertzen diren kontzeptuak hobetzea zen, eta nabarmen egin dugu, Unibertsitateko ikasleekin batera, wikilarion indarrarekin, auzolanean.

    Proiektuaren fase hau amaitzear dugu, baina azken bultzada bat behar du oraindik. Badaude artikulu batzuk, jada erdi garaturik daudelako, edo berauek lantzeko irakasle eta ikaslerik aurkitu ez dugulako, ezin izan ditugunak nabarmen hobetu. Artikulu horiek hobetzea izango da 2023an izango dugun erronka. Guztion artean egiten badugu, ederki borobilduko dugu erronka hau.

    Lagundu nahi baduzu, hemen bi proposamen:

    • Lehentasunezko artikuluak: artikulu hauek goiko zerrendan egotez gain, Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan ere badaude. 30.000 bytetik gora baldin badute, bi zerrendak hobetzen ditugu, eta hizkuntzen arteko rankinean ere gorakada handia izango genuke. Une honetan 166 artikulu daude zerrenda honetan. Guztiak hobetzeko gai izango al gara urtea amaitu aurretik?
    • 2.000 bytetik beherako artikuluak: lortu al dezakegu zerrenda hau hutsik egotea urtea amaitu aurretik? Une honetan 138 artikulu baino ez daude.

    Guztion artean lortuko dugu!

    Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

    Gaizki ulertzen ez badut, artikulu bakoitzari 30.000 bit-etik gora sartu behar zaizkio, ezta?

    Theklan (eztabaidaekarpenak)

    Goiko zerrendako artikuluak "Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda"n ere badaude, eta beraz 30.000 bytetik gora izatea garrantzitsua da, hemen gora egiteko. Hala ere, ez dira zehazki 30.000, euskaraz byte kopurua pixka bat ezberdina da gauza berbera esateko, eta zerrenda honetan 27.400etik gora izatea da behar duguna. Borobiltzeko, hobeto 30.000, egunen batean irizpidea aldatuko balitz ere, ondo egoteko.

    Gai hauetan guztietan posible da 30.000 bytetik gorako artikulu bat egitea, kasu batzuetan esfortzu txikiarekin ere.

    "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentza" mezuari erantzun