Topic on Wikipedia:Txokoa

Kontuz zer igotzen dugun Berriatik Commonsera

20
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Adibidez, argazki hau Irati filmekoa @Ksarasola: Berrian publikatzen den guztia ez da irudi libre bat. Berriak dioen bezala, cc-by-sa-40 lizentziak ez die eragiten "EFE eta Argazki Press agentzietatik datozen edukiei eta Euskal Editorea ez den beste enpresa batzuetatik datozenei." Ebidentea da hau ekoiztetxeak banatu duen irudia dela, beste enpresa batek. Joka dezagun zintzo Berriarekin, eta beste irudigileekin ere.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Berriako inork esan du ezer? Niri Commons-etik ez didate ezer esan, eta zorrotzak izaten dira.

Irudi hori Berria-ko albiste batetik atera nuen eta egilea Berria zela zioen oinean. Zintzo jokatu dut Berriarekin. Argi dago Berriak baimena duela argazki hori CC-BY-SA lizentziarekin ateratzeko. Beste bi argazki atera nituen albiste bateko bideo batetik, Berria Telebistako bideo batetik. Pantaila-argazkiak dira, kalitate txarrekoak (horrekin ezin da poster bat atera gero). Iturria ez da agentzia bat, iturria Berria da. Ulertzen dut Berriak baimena duela. Nik iturria aipatu nuen.

Horregatik galdetzen dut ea Berria-tik ezer esan duten. Agian argazkia bideo edota albiste horretan ateratzeko baimena ez dutelako. Berria-k hori aipatzen badu, kenduko nuke argazkia, noski.

Bestalde, argazki horren bertsio hobe bat (zaldunaren burua kendu gabe) azaldu zen geroago berrian bertan, argazki-oin honekin: "Paul Urkijoren Irati filma. DAVID HERRANZ / FILMAX". Interpretatu nuen FILMAX ez dela agentzia bat, eta interpretatu nahi dut FILMAXek argazki hori kalitate horrekin mugarik gabe zabaldu nahi duela. Ez dutela txarto ikusten Wikipedian agertzea.

Horregatik galdetzen dizut ea inork ezer esan duen, argazkia Wikipedian agertzearen kontra edo.

Benetan penagarria litzateke Irati filmaren artikulua irudirik gabe geratzea. Horrela zegoen artikulua, triste-triste, bat ere argazkirik gabe. Kenduko ditugu lau argazkiak? Inor kexatu ez bada, nik ez nituzke kenduko.

Aupa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dut uste Berriak baimenik duenik cc-by-sa lizentziarekin argitaratzeko.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Esan bezala, nik uste dut baimena izan dutela irudi horiek erabiltzeko. Ez da normala egile bezala Berria azaltzea (ikusi argazki hau)

Zalantzarik baduzue galdetuko diezue, mesedez. Nik sinisten diet.

Horrela ez bada, artikuluan dauden argazki guztiak kendu beharko genituzke. Wikidatan dagoena ere bai? Berria Telebistaren bideokoa da eta atzean azaltzen da filmaren kartela.

Baimenik ez badago, Filmax-ekoei idatzi diezaiekegu ea argazki horietarako baimen-mezu bat bidaltzen duten. Kontakturik duzue?

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Berriak baimena izango du argazki promozional horiek banatzeko, baina Berriak berak ez du baimenik ematen beste batzuen argazkiak beren lizentziarik hartzeko. Berriaren lizentzia ez zaie aplikatzen "EFE eta Argazki Press agentzietatik datozen edukiei eta Euskal Editorea ez den beste enpresa batzuetatik datozenei." Ebidentzia bat da.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, lizentzia nahiko argia da. Berriak egindakoak soilik dira lizentzia horrekin baimentzen direnak. Berdina Argiarentzat. Eta ohikoa da komunikabideetan copyrighta duten irudiak agertzea, promoziorako, baina horrek ez du lizentzia aldatzen.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Ni kexatu naiz.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hala ere, ez dut ulertzen kalapita. Atzean egon daitekeen kasuistika legalistiko guztia aldi batera utzirik, argi dago argazki horretan jartzen duela Berriarena dela, ez dakigun arren nola atera duen. Ez dagokigu guri ikerketarik hastea.

Bestalde, Commonsen ez dakit zenbateraino diren zorrotzak. Adibidez, ez zaie arreta handirik jartzen argazkietan agertzen diren kaleko aldi baterako diseinu "artistikoei", "de minimis" baino handiagoak direnetan ere.

Duela urte batzuk espainiar admin bat aritzen zen zokomiran eta auskalo zer lan gehigarritan. Ez dakit Euskal Herriarekin gogaitu zen edo zergatik, baina niri behintzat, harrezkero oso gutxitan jarri dizkidate eragozpenak.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez Berriaren baldintzak inportanteak dira Wikipediarentzat eta euskarazko eduki berrerabilpenarentzat oro har (korpus sorkuntza, adibidez). Errespetu gehiagoz tratatu beharko genituzke. Nire ustez ez da orri baten ilustrazioa zalantzan dagoena (non eta inongo filmen orrietan ez den fotogramarik agertzen, honetan ere ez agertzea ez da drama bat), baizik eta iturriaren jarraipena, dela norbaitek Berria jartzen duelako jomugan, edo Berriak berak bere baldintzak berraztertzen dituelako. Twitterren grafikoren bati jarri dio Berriak ur-marka eta copyright seinalea, esate baterako.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Luistxok dioenarekin oso ados. Demagun norbaitek orain Commonsen proposatzen duela ezabatzea. Bi gauza gertatuko dira: lehenengoa da @Ksarasola susmagarritzat hartzea, eta igo dituen beste irudi asko (tartean, Egunkariako kapturak!) zalantzan jartzea. Bigarrena da Berria bera eta bere lizentzia zalantzan jartzea, orain gutxi gertatu zaigun bezala igo ziren ilustrazioetako batzuekin. Uste dut gehiago dugula galtzeko irabazteko baino, argiki copyrighta duen irudi baten ondorioz.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ondo deritzot Berriarekin kontsultatzea, susmagarria baita, eta Luistxok aipatu bezala garrantzizkoa da Berria iturri fidagarritzat hartzea. Ksarasolak orrian jartzen duena errepikatu egin du, ez dut uste ezeren susmagarri egiten duenik. Copyrighten zirrikitu guztiak ez ditu zertan ezagutu, nik ere ezagutzen ez ditudan bezala. Goraintzi

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dira zirrikitu guztiak, baizik eta lizentziak berak dioena: "ez diete eragingo EFE eta Argazki Press agentzietatik datozen edukiei eta Euskal Editorea ez den beste enpresa batzuetatik datozenei.". Filmax ez da "Euskal Editorea". Akaso onena da galdetzea, baina ez Berriari, baizik eta Paul Urkijori.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

ados, Theklan.

Nik agentziak bakarrik nituen buruan, letra beltzez jarri duzuna oso argigarria da eta nik ez nuen buruan. Filmax ez da Euskal Editorea.

Parkatu,benetan, Luistxo eta Theklan, Kenduko ditut argazkiak.

Kepa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai, ohar hori ezagutzen dut. Berriro diot eta letrari begira: irudi txikiaren argazki oinean "Berria" jartzen du, alegia, egunkariak berberak egin duela. Nola zehazki eta zer baimenaz? Gero, irudi hori handitu daiteke, eta goian aipatu Filmax/David Herranzen argazki handiagoaren berdina dela konturatzen gara.

Ez dut uste ere Espainian edo Frantzian artelanak erakusteko irudi txikietarako baimena daudenik (buruz ari naiz). Lehen esan bezala, ondo iruditzen zait Berriarekin kontsultatzea, Berriaren oker baten susmagarria baita.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Parkatu berriro, orain laguntza eskatu behar dizuet.

Nola eskatzen da argazkiak kentzeko? Hauen agerpenak ezabatu ditut wikipediako artikuluetatik, eta ezabatzeko eskatu behar dut orain:

- Irati filma Pirineo-Zaldia.png

- IratiEnekoZaldiaFilmax.jpg

- Irati filma Aranburu-Oneka-Agirre-Virila.webp

Bestalde, suposatu dezaket Berriako bideo batetik atera nituen beste bi hauek Berri-arenak direla, eta CC-BY-SA lizentzia dutela? Zelan ikusten duzue?

- Irati filma 4 Paul Urkijo.pngHorrek filmaren kartela dauka atzetik.

. Irati filma Azkarate Urkijo Sagardoy.png

Parkatu, berriro. Ea dena ondo uzten dugun, Eskerrik asko.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

@Ksarasola Problemarik gabe goiko bi esteken lizentzietan, baina kasu irudien iturriak jartzeko moduari! "Nahiko heterodoxoa" baitzen (hiru esteka), eta adminak ez du gustuko izango. Kendu ditut ez diren iturriak. Ondo segi

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Commonsen, irudiaren orrialdean zaudela, "Tresnak" eta hortxe behean dago "Nominate for deletion". Copyvio edo halako zerbait jarri beharko zenuke.

Berriaren bideoko kaptura horiek ez dira larria, hori bideoaren parte direlako. Kartela atzean ateratzea de minimis da, ezin duzu ekidin ,eta ez da ezer ere gertatzen.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Listo, egin dut, Eskatu dut argazki horiek ezabatzeko.

Eskerrik asko.

Probabilitateak oso txikiak dira, baina Filmax enpresa banatzaileari mezu bat bidali diot ea baimena eman dezaketen. 10 minutu baino ez dut galdu  ;-)

"Kontuz zer igotzen dugun Berriatik Commonsera" mezuari erantzun