Topic on Wikipedia:Txokoa

    Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrenda

    3
    Theklan (eztabaidaekarpenak)

    Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan eta rankingean gora egitea da helburua. 2022an artikulu guztiak egin ostean, bi hizkuntza baino ez gaude, une honetan, erronka hori lortu dutenak (serbiera eta gu). Hala ere, ranking orokorrean 20. postuan gaude. Guztiok batera erronkari helduz gero, bost postu egin ditzakegu aurten gora.

    Horretarako, gure helbururik handiena artikulu laburrak luzatzea da, noski. Zerrenda honetan 16.000 bytetik gora izan beharko lirateke, idealki, artikulu guztiak.

    Hemen daude une honetan laburren diren artikuluak: https://petscan.wmflabs.org/?psid=24521312

    Eta, nahi baduzue, hauek dira zerrenda horretaz gain, Hezkuntza Programan ere baditugunak. Hauek hobetzen badituzue, bi zerrenda ari zarete hobetzen aldi berean: https://petscan.wmflabs.org/?psid=24521315

    Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

    informatikako artikuluak lista batean atera ditut informatika Wikipreoiektukoei pasatzeko:

    1000 artikuluen listakoak (30.000 karaktere baietz):

    Software, Disko gogor, Programazio-lengoaia, Ordenagailu, Algoritmo, Adimen artifizial, World Wide Web, Robot, Bideojoko

    Informatikakoak wikipedia1000


    10.000 artikuluen listakoak (16.000 karaktere baietz):

    Memoria-txartel, DRAM, Gizarte-sare, Bideo-zinta, GUI, Pong, Web bilaketa motore, British Library, Disko optiko (informatika) ...

    Informatikakoak wikipedia10000


    Ea helburu horiek lortzen ditugun. Ez da erraza baina. Aurrera!

    Theklan (eztabaidaekarpenak)

    Ez da erraza, baina ez da ezinezkoa!

    "Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrenda" mezuari erantzun