Barkatuko didazue txorakeria hau galdetzea, baina ez naiz "Group Oh" ohar batean erreferentzia bat gehitzea lortzeko gai. Seguru oso erraza izango dela, baina... Mila esker zuen erantzunagatik.
Topic on Wikipedia:Txokoa
Artikuluaren testuan:
klikatu testuan -> Aukeratu Erreferentziak ikonoa -> Aukeratu "Eskuz" erlaitza --> Klikatu Oinarrizkoak --> Sartu testua goiko hutsunean, eta behekoan, idatzi oh (Behin jarrita, hurrengotan, "aukeratzailean" hautatu ahal izango duzu) --> Klikatu "Txertatu" botoia, goian eskuinean dagoena.
Erreferentzia zerrenda jartzerakoan,:
Klikatu Oharrak epigrafearen azpian --> Klikatu Txantiloiak --> Erreferentzia zerrenda -- > Aterako zaizuen pop-up leihoan, ezkerretan, klikatu "Taldea" --> hutsune bat aterako zaizu eskuinean: idatzi barruan oh. --> Txertatu
Kodean nola geratuko den ikusteko, Aldare artikulura jo dezakezu, nahiko motza baita.
Eskerrik asko, Suna no onna, baina harantzago joan behar dut. "Oh" oharra sartzen dut, baina behar dudana da ohar horren barruan erreferentzia bat gehitzea.
Ez dut zure galdera ondo irakurri. Enfin!
Erromatar Inperioa artikuluan, 6. oharrean hori egina dago. Baina erreferentzia motza da, eta erreferentzia labur horretatik Bibliografiara eramaten zaitu.
Aldarea artikuluan ere lortu det {{refn}} erabiliz 3. oharrean, hemen azaltzen duen moduan: https://en.wikipedia.org/wiki/Help:Footnotes
Aupa, eskerrik asko. Lortu dut zuk emandako argibideei esker. Apunta bat zure alde!